Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Azaroaren 12an bezala, urtarrilaren 3an, astelehenez, kolegioko ekipoak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaio, hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio...
Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 20a
1991ko urtarrilaren 11n, herri baltikoak berriz kontrolatzeko, sobietar tropek Lituania inbaditu zuten eta gobernuko bastimendu zenbait okupatu zituzten. 12an, borrokak piztu ziren sobietar armada eta Lituaniako poliziaren artean. Sobietarrek Vilnius-eko poliziaren akademia nahi izan zuten hartu bainan ez zuten kausitu. 13an, sobietar tropek Vilnius-eko telebistako dorrea oldarrean hartu zuten mugimendu independentista erreprimitzeko. 14 lituaniar hil ziren. 50.000 jende Parlamentuaren...
Euskal diaspora | 2022ko Urtarrilaren 20a
DANBORRADA. Ostegun hau, urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna izanik, danborrada eguna behar zuen Donostian, baina koronabirusaren karietara besta handia behar zuena bertan behera gelditu da hein handi batean, ekitaldi nagusiak kantzelatu egin baitira hiriburu donostiarrean. Gure diasporako San Sebastian eguneko danborraden bi leku nagusiak Mexiko Hiria eta Argentinako Necochea dira. Hiriburu mexikarrean, bi asteko errepikak iragarri zituzten, baina egoera ikusirik, ondotik...
Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Aberats eta pobreen arteko ezberdintasun handiak oldartu nau betidanik eta urte guziz bezala abendu hondarrean agertzen diren konparaketek pentsamolde ilunak sortarazten dauzkidate. Joan den hilabeteko emaitzek ezinegon txar batean utzi naute, koronabirusaren izurriteak planeta osoan ezberdintasunen goratze historikoa bultzatu duelako. Aberats okituak ez dira sekulan orain bezainbat izan, ez eta hain aberats. Denbora berean, pobrezia handian bizi direnak gero eta gehiago dira. Handitzen ari den
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Iragan berri den urtean langabezia apaldu da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Apaltzea %11,14koa izan da EAEn eta %21,19koa, berriz, Foru Erkidegoan.
EAEri dagokionez, enpleguak bilakaera ona izan du adin guzietako biztanleen artean, eta bereziki gazteetan. Emazte gutiago daude orain lanik gabe, bereziki zerbitzu sektorean.
Datu horiek ikusiz, osagarri krisiak suntsitu zuen enplegua berreskuratu dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak.
...Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Osakidetzako langileak karrikara aterako dira urtarrilaren 23an (igandea), larrialdi zerbitzuen galkadura eta ospitaleetako gainkarga salatzeko. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitzen dute EAEko hiru hiriburuetan eginen diren manifestaldi horietan parte hartzera.
Deitzaileen arabera, osagarri publikoak orain ezagutzen duen egoera ez da pandemiaren ondorioa. Aldiz, COVID-19ak jadanik bazegoen arazoa makurtu baizik ez du egin.
Sindikatuek salatu dute Osakidetza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016