Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Ekainaren 22a

"Mugaminak", Amets Arzalluzen bizi esperientzia hunkigarria

10. urtemuga kari, Kilika gaztetxeak hilabete guziz muntatzen duen hitzorduetarik ginuen ekainekoa eta Amets Arzalluz topaketaren protagonista.

10. urtemuga kari, Kilika gaztetxeak hilabete guziz muntatzen duen hitzorduetarik ginuen ekainekoa eta Amets Arzalluz topaketaren protagonista. Joan den udan, uztailean preseski, Txipren egin duen egonaldi aberatsaren parte emaitera etorria eta neretzat beti egiazko aurkikuntza izan dena ugarte horren historia gogorra ez bainuen ezagutzen. Txipretarrak bi etnia nagusitan banatuak daude 1974az geroztik. Turkiako armadak Txipreko iparraldea hartu zuenean, ugarteko greziarrak hegoaldean eta turkiarrak iparraldean banatu eta kokatu ziren, bakotxak atxikiz bere hizkuntza. Bi komunitate horiek elkar ulertzeko, dakitenek, inglesa baliatzea bortxatuak dira, ez baitute euskaldunek dugun suertea, hizkuntza komunik beren artean baliatzen ahal. Familiak berexiak bi partetan, hilak eta gorputzak desagertuak, bihotzak zaurituak; hots, egoera minberatsuan bizi da jendearen parte bat bederen. Oren bat eskas irauten duen À¯'¬'lmak Amets Arzalluz erakusten du pertsutan eta harreman sakonetan han aurkitu dituen artista eta herritarrekin. Filmaren ondotik pertsulariak eman dituen xehetasunak arras baliosak ziren. Zuen inguruan "Mugaminak" deskubritzeko gomita eskainia bazauzue, ez huts egin, zinez balio baitu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017/06/22

Huna maiatzeko bi gertakari batzu

Hasiko naiz sortzeekin: Kayon Joël Eric Rocheri egin diote ongietorria Mickaël Rocher eta Sabrina Doz-ek maiatzaren 24an; Léa Maisonnaveri, Mathieu Maisonnave eta Laetitia Mihurak maiatzaren 29an. Goresmenak burasoeri eta bi nexka-mutil horiek handi ditela aitamen maitasunaren berotasunean.

Segitzen dut ezkontzekin: elgarri baia eman dute: Benjamin Faure eta Marion De Bayserek maiatzaren 6an; bikote hau Hauts-de-Seine eskualdekoa da. Philippe Miniac eta Angélique Tarletek maiatzaren 6an ere; hau Azkainen Larre Lore etxandanan bizi da. Kévin Tribot eta Elsa Chartierek maiatzaren 27an; Erroteneko etxandanan dute kaÀ¯'¬'a. Imanol De Cherisey eta Anne-Laure Osmontek ekainaren 3an; gazte hauk berriz Ardennes eskualdekoak dira. Zorionak desiratzen ditugu espos gazte haukiri bihotz bihotzez.

Azkenik bizidunak eskapurik ez baitu, mundu hau utzi dute: Gérard Hazak maiatzaren 5ean Adina zaharretxean; Pierre Picabeak maiatzaren 14an; presuna hau bizi zen Araneko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017/06/22

Hiru sortze!

Bai, hiru sortze izan dira gure herrian maiatzaren azken egunetan, hiruak muttikoak:

- maiatzaren 27an sortu da Baionan Peio GIFFARD. Aita du Damien GIFFARD eta ama Béatrice BACHO, - maiatzaren 29an sortu Baionan ere Alexis, Mattéo LARSABAL. Aita du Philippe LARSABAL eta ama Muriel LISSARDY, - eta maiatzaren 31n sortu da Baionan ere Nathan, Arnaud, Valentin GOUSSEAU. Aita du Philippe GOUSSEAU eta ama Mélusine SAUVAGE.

Zorionak beraz aitameri eta ongi etorri gure artera gure hiru herritar berrieri! Ea ondoko egunetan nexka zonbaiten sortzea iragartzeko parada ukaiten dutan, parekotasuna errespetatzeko!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2017/06/22

Sortze

P.U.

"Ez naiz bakarrik. Aha! Bai! Berri ona, dio Amaia arreba lehenak, badut oraikoan etxean berean jostatzeko Ekaitz Joakin anaia koxkorra!" Bistan da Xan Mark eta Jessika aitamak lorietan direla, eta dohain guzien ongi baliatzen dakitela, eta ttipi-ttipitik beren bi haurrak ohartuko direla ez dela mugitu gabe egon behar zerbaitetarat heltzeko! Bai, badakite gutartean diren Hariñordoki eta Peireira familiek asko lan berezien ederki kudeatzen, dela lur, ur, euria eta iguzkia baliagarri direla, eta kalerna eta gaineratiko izan ditakela! Haurño sortu berriari osagarri ta zorion eta goresmenak etxeko guzieri!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2017/06/22

Dolu

Ostegun goizean bildu gira Senpereko elizan Henri Mauchampi azken agurraren egiteko. 92 urtetan Maixan bere emazte zenarenganat joan zauku adinak eta eritasunak jo ondoan. Bizi gorabeheratsua eraman du Henrik, gazterik armadan engaiaturik herrialde ainitz zeharkatu ditu, partikulazki erizaingoan, hala nola Indotxina, Aljeria, Madagaskar eta bertze. Nahiz militar mundu horri betidanik josia izan den, herrian argazkilari lanetan ezagutu dugu gehienik eta ere elkarte ainitzetan, parropian eta Syndicat d'Initiative delakoan. Bere hiru haurreri, Dédé, Hélène eta Kattin, haur ttipieri eta penak hunkitzen dituen guzieri, dolumin bizienak.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2017/06/22

Dolu

J-P C.

Igandean zortzi segitu dugu bere azken egoitzara Pierre Tapia, 82 urtetan zendua, sortzez jatsuarra. Lan denbora Parisen egina zuen klaber bezala. Erretiran Iholdiratu zen, Zedarria etxea erosirik. Hor ere ahalek utzi dioteno kalipu, bere burua elizaren zerbitzuko ezarri zuen. Zonbat eskukaldi ez du egin, isilik bezain goxoki, halakoa baitzen Pierre bere irri eztiarekin! Ehorzketetako meza eder bat ukan du familiakoen kantu eder batzuekin. Milesker zure lekukotasunaz, orok gogotik parte hartu dugu, ez baitu beti jendearen nonbreak egiten oÀ¯'¬'zioaren edertasuna. Heriotze hortaz hunkiak diren guzieri gure dolumin bihotzekoak.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2017/06/22

Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak IEP egitura idekitzeko baimena ardietsi

Haur elbarrien eskolatzeko lan egiten dutenen eta hautetsien mobilizazioari esker, Bordeleko Akademiako Olivier Dugrip Errektoreak heldu den irailetik Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan Inklusiorako Egitura Pedagogiko (IEP) baten idekitzea erabaki duela jakinarazi du, Pierre Barrière Akademia Ikuskariak hartutako erabaki ezkorra zuzenduz.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/06/22

Sortze

Hugo lehen semearen ondotik, huna Chloe neskatto polita sortu dela Iriberrian bizi den Jean Baptiste Ospital eta Sophie Arriada bikote gaztearen ohantzean. Ongi etorriarekin, bizi luze eta urosa opatzen diogu sortu berriari, goresmenak ere aitama uroseri eta goraintziak hauen etxekoeri.

...

Irakurri segida

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Azalekoa | 2017/06/22

DEPUTATU-BOZAK: Jean Lassalle berriz ere irabazle, Bi hautetsi berri, Vincent Bru eta Florence Lasserre-David

J-B D.

DEPUTATU-BOZAK:%20Jean%20Lassalle%20berriz%20ere%20irabazle_%20Bi%20hautetsi%20berri_%20Vincent%20Bru%20eta%20Florence%20Lasserre-David

Joan den igandeko emaitzetan, gure eskualdean, hauxe izan da harrigarriena, Jean Lassalle berriz ere nagusitu dela, laugarren aldikoz beraz, laugarren boz gune edo boz-eremua deitzen den horretan.

Joan den igandeko emaitzetan, gure eskualdean, hauxe izan da harrigarriena, Jean Lassalle berriz ere nagusitu dela, laugarren aldikoz beraz, laugarren boz gune edo boz-eremua deitzen den horretan. Segur, frankok erranen dute ez dela baitezpada hain harrigarri, ikusiz aspaldian erro azkarrak badituela hor gaindi eta aitzineko aldian ere nagusitua zela ainitzek galtzaile izanen zela uste zutelarik. Erro azkarrak ba, hori gauza segura baina lehen bozaldian arras Loïc Corrégé macrontiarraren gibeletik gelditua zen! Zinez, hauxe da errekitua Jean Lassalle hori, nonbaiteko azeri zaharra, zein abilki ez da jokatu azken aste horretan eskuin eta ezker bozketa! Eta ainitzek ezin sinetsia kausi dezaketena gertatu da, Jean Lassallek irabazi du partida! Bozen %53 ezbaian bildurik. 19.787 boz alabaina, Corrégék 17.694. Herri ainitzetan lehen atera da eta Loïc Corrégé aitzindu zaion tokietan gauza gutik egin du harat-honata. Konparazione, Maulen, hamaika bozen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016