Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Irailaren 28a

Bertsulari txapelketa

Alaia Martin azken agurra kantatzean
Alaia%20Martin%20azken%20agurra%20kantatzean

Euskal lurralde osoko bertsulari txapelketa nagusiko sei À¯'¬'nal laurdenetako lehena ibiakoitz arratsaldean iragan da Baigorriko ezkerparetan.

Euskal lurralde osoko bertsulari txapelketa nagusiko sei À¯'¬'nal laurdenetako lehena ibiakoitz arratsaldean iragan da Baigorriko ezkerparetan. Sei bertsulari lehiatu dira Joana Itçainak proposatu gaiekin, seiak ere Hegoaldekoak izanki. Zazpiehun bat bertsuzalek bete dituzte ezkerparetako jarlekuak eta ezarri kadira lerroak eta ongi gozatu ere bertsu arratsaldea, arduradunek antolakuntza ederki eginik. Azken À¯'¬'nean, epaimahaineko zazpi jujeen arabera, Alaia Martin Etxebazter Oiartzungo emazte bertsulariak ardietsi du punturik gehiena. Hau beraz hurrengo fasera pasatzen da eta bere À¯'¬'nalaurrekoa Irunen eginen du heldu den azaroaren lehenean. Beste bost bertsulariek ere ongi merezitu txalo beroak hartu dituzte. Gai huntaz, xehetasun gehiago aurki daike B. Souleren artikuluan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017/09/28

Bethi Aintzina

Bethi Aintzina klubak ateraldi bat antolatzen du urriaren 10ean asteartez, goiza Kanbon Arnaga etxearen bisita gidatuarekin bai eta ere lilitegietarik ibiliz, bazkaria Alduden, "le Saint Sylvestre" ostatuan, eta arratsaldea mugaldean, benta batetik pasatuz eta ondotik gasnategi baten bisita eginez.

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/09/28

Biltzar nagusi

Ganex

Larunbatean Bittor Iturria zenaren familiako eta 1. RPIMA armadako elkartearen biltzar nagusia izanen da 14:30etan Lur Berri gelan, bainan goizean (10:30) ohoreak eginen diozkate bere hil harriaren aitzinean, armadako buruzagietatik hor izanen dira, hala nola Achille Muller kolonela, haren familia eta Sarako auzapeza bai eta ere Lesakakoa, zeren Bittorren aita Lesakarra zen.

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/09/28

Axuri Arte

Ganex

Margolariak: Andiazabal eta Merienne andereak, Labrosse eta Garcia jaunak
Margolariak:%20Andiazabal%20eta%20Merienne%20andereak_%20Labrosse%20eta%20Garcia%20jaunak

Axuri Arte elkarteak segitzen du Valérie Merienne margolariaren erakusketa urriaren 1a arte (10:00-12:00 eta 15:30-19:00).

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/09/28

Elgarretaratze

''Kutun'' elkarteak antolaturik, ehun bat lagun bildu dira juan den ortzirale arratsaldean Arruntzako plazan ibilaldi isil batean ''Basakeria matxistari ez'' lemarekin, gogoratzeko eta salatzeko auzo hortan irailaren 13an Mélodie Masséren erailtzea.

Irakurri segida

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Azalekoa | 2017/09/28

Langileriaren kezkak

P.J.

Langileriaren%20kezkak

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak.

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak. Frantziako hiri handi frankotan bezala, Baionan ere egin zen manifestaldi bat irailaren 12an, antolatzaileen arabera lau milako bat lagun bildu zituena. Gure ustez zenbaki zuzenagoa 2.500 ingurukoa zen. Aldi honetan, irailaren 21ean, Hendaian da manifestaldia burutu. Zergatik Hendaian? Hor baitziren iragaten Frantziako Hiri Ttipien Elkartearen jardunaldiak. Elkarte horrek 2.500etik 25.000 biztanlerainoko hiriak ditu biltzen. Elkarte horretako 300 ordezkari ziren Hendaiara jinak, bilkurak haatik nagusiki Irungo Ficoba zentroan zirela iragaten, muga ondoan, Santiago zubitik hor berean. Eta Edouard Philippe frantses gobernuburua etortzekoa zen. Hara zergatik langileen sindikatuek hor elgarretaratzera zuten erabakia. Baina hara, egun batzuk lehenago lehen ministroak jakinarazi du ez zela etorriko eta haren ordez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016