Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Haziak loratzen: Euskara nundik heldu den
Uztaritzeko Gau Eskolako C1 taldea.
Ustekabean jakin dugu taldean badugula hizkuntzalaritzan interesa duen norbait. Bere izena liburu baten azalean agertzen dela ohartu gira. Jakin mina piztu zaigu eta kurtsoan galdezkatu dugu.
Gure plazerreko aurkeztu digu liburua zeinetan parte hartu duen. Berak ez ezik beste hiru pertsonak ere izenpetu dute: "L'origine de la langue basque". Beste ikerketa bat euskara nundik heldu den azaltzen entseatzeko! Zoin izan liteke bere berezitasuna? "Zoin den galdegiten didazue? Euskara ez dela hizkuntza isolatua!" erran digu segurtamen osoz. "Hori da Eñaut Etchamendik ondorioztatu duena bere doktoretzako tesian".
Betidanik Eñautek gogoetatzen zuen euskararen jatorriaz eta erretretan zela hizkuntzalaritza ikasketak egitea erabaki zuen. Egun batez liburuzahartegi batean atzeman zuen E. Benvenistek idatzi zuen indo-europako hizkuntzen erroei buruzko liburua. Irakurtzean ohartu zen erro horiek eta euskararenak idurikoak zirela. Konturatzeaz gain gaia sakondu zuen eta handik 10 bat urtetara tesia aurkeztu zuen.
Eñauten xedea bitxi zaigulako, gure ikaskideari galdegiten diogu nola den posible hizkuntzalari bakar bat ere hortaz ez ohartu izana. "Hizkuntzalari handienetan nehork ez zekien euskara eta zekitenek ez zuten iduriz, erroen eitea aski sakondu.
Alta, Eñautentzat euskarak ez du sekreturik azaldu digu. Gure ikaskideak eta bere senarrak lagundu zuten lan hortan. Berantago laugarren kidea ezagutu zuten eta hark bultzatu zituen haien lana jendartaratzera. Hola sortu da l'Harmattan argitaletxeak plazaratu duen liburu hori. Barnean atzemanen duzue Eñauten ikusmoldea frogatzen duen hitz andana bat. Horra zenbait adibide: argi (eus) = argos (grec), eluzki (eus) = helios (grec), zapatu (eus) = zapateo (grec)... Nahiz eta gaia potoloa izan gure ikaskideak zin egiten digu irakurterraza, erakargarria eta interesgarria dela. Zer balentria eta zer erronka! Zoazte fite deskubritzera, zuen iritzia egin dezazuen!















