Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Apirilaren 25a
Sara
Baionako Xingarra Feria:
Gan den astean iragan da Baionako urde azpiko feria, 34 urde azpiko baziren presentatuak, bainan aurten, usaian baino bertzelako itxura bazuten jujen arabera, partikulazki Nicolas Etcheverria saratarrarenak. Beraz Nicolas gure saratarrak bildu du lehen prima 17 kilo eta erdiko xingar azpiarekin, zer ohorea zuretzat bai ere saratar guzientzat. Zeren hirugarren prima bertze saratar batek ukan baitu Fernand Aguirre. Nicolas bere bizi guzia lan egin du harategietan, aita Senperekoa bainan ama Elbarrun auzoko Ihitiko Zunda familiakoa, 8 haurridetarik 5garrena. Fernanden bi burasoak saratarrak 6 haurridetarik 3garrena. Bi gizon horiek zerriak maite dituzte, bakotxak beren etxetan baitituzte gisako lekuak antolatuak urde azpikoak gazitzeko eta idortzeko. Aurten ama turrek erakutsi diote profesionaleri ez dela bakarrik haragitegiko etxe handikoak jakintsunak zerria moldatzeko, bainan etxeko zerritegi ttikietakoek ere dakitela. Hortarik ageri da lehengo jendek ere bazakitela lana untsa egiten. Milesker zueri, partikulazki Nicolas-i, zeren plazer handi bat da lehenik zuretako bai ere Sara herriarendako, segi horrela.
Buxeta:
azkeneko aldian ez dut erran ez baitzen segur, bainan geroztik solas egin dut diruzain asurantzarekin, gan den urteko sobrakinak: funtzionamenduan 300 000€ eta inbestimenduan 435 707€, 2019ko buxetan emanak izanen dira. Ikusten duzuen bezala konduetan aski ongi dira, 23 hautetsietarik zergentzat denek alde bozkatu dute eta bertzeentzat 21ek alde bozkatu dute eta 2 abertzaleek kontra.











