Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Apirilaren 25a

Amikuze

Amikuze

Amikuzeko Bihotzeko Ostatuen neguko bilana

Amikuzeko bihotzeko ostatuak bere neguko bilana presentatu du joan den astean Donapaleun. Orotara, 12 700 apairu emanak izan dira negu huntan. Aste guziz 66 familia dira lagunduak izan. Joan den urteari konparatuz, bost familia gehiago hurbildu dira laguntza eske. Zerbitzu hori 35 laguntzailek ekartzen dute. Bihotzeko Ostatua Donapaleun kokatzen da, Departamenduaren egoitzan Xibaltarreko bidean. Udako sasoia apirilaren 15ean hasi da.

Euskal Elkargoaren deialdia berrikuntza laborantzan sustatzeko

Euskal Elkargoak, bigarren aldikoz, deialdi bat antolatzen du berrikuntza laborantza mailan sustatzeko. Orotarat 350 000 euro baztertuak dira proiektu berezi batzuen sustengatzeko. Deialdi hau hiru mailetan sailkatua da: lehena "etxalde berritzaile eta esperimentalak" (200 000 euro), bigarrena "mozkin berriak" eta hirugarrena "sare berriak" (150 000 euro azken bi hauendako). Deialdian parte hartu nahi dutenek, beren proposamenak helarazi behar dituzte ekainaren 7a aitzin.

Basurdia Garruzen!

Badu orain zonbait aste aipatzen dugula Garruzen ehiztariekin gertatu istorio pollit hau. Lehen sei bertsuak emanak izan dira aitzineko astetan. Huna azken hiruak Oskorriren "Bizkaiko aberatsak" airean emaiten ahal ditugunak.

Bainan ez da ez hola gaizki bukatuko

Ihiztariak nehoiz ez du barkatuko

Hirugarren bat gero sasitik jalgiko

Agertuz belharrean harmaren meneko

Aldi huntan gizonak tiroz botatuko.

Mizel ihiztariak erahil tiroka

Gure basihizia itzulipurdika

Hunek ezin du egin nihundik kurrinka

Ixterrian bi balek jarri mustupilka

Hola kausitua da gaurko ihizteka.

Denbora guti barne jin da astiria

Orduan bukatu da gerlaxka ttipia

Hiru basurdetarik batto aurtikia

Bozkariotan dugu gaur ihiztaria

Eta Giñabordako auzoan bakia!!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016