Herriz Herri - Baiona (L) | 2019ko Apirilaren 25a
Baionan Kantuz:22 urte
Apirila, urtebetetzearen hilabetea da Baionan Kantuz-entzat eta hala daike larunbat huntan hogeita bigarren aldikotz. Baionako Ikastoletako burasoek abiatu urratsa, Tuntuna elkarteak hartu du bere gain helburu eta gogo berarekin, kantu herrikoia eta euskara hiri erdian biziaraztea.
Aurten ere Baionan Kantuz ibiltari batek ospatuko du urteurrena. Hasiko da Bestetako Karrikaldik ezagutzen duen Jacques Portes plaza berritutik (11:00), ondotik (11:30) Merkatuko hegatz perat joaiteko, gero (12:10) Euskal Museo aitzinean bukatzeko. Kantu programa jada zintzilikatua da www.baionan-kantuz.eus gunean beste xehetasun anitzekin.
Euskara, euskal kultura herrikoia eta Baiona uztartzen dituen kantu liburutto berria ere larunbatean argitaratua izanen da, oroituz duela mende bat zela Baionako eskudoa erabakia izan, Tuntunak Baionan Kantuz-en ezaugarriekin hornitzen duela azalean.










