Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2019ko Apirilaren 25a

Lakako lasterkaldia

Lehen 5 emazteak: Larraburu, Sanson, Sonnic, Onaindia eta Renoux
Lehen%205%20emazteak:%20Larraburu_%20Sanson_%20Sonnic_%20Onaindia%20eta%20Renoux

Igandean iragan da Lakako lasterkaldia Lokarri elkarteak antolaturik. Antolatzaileak urduri ziren usaiako arrakasta ukanen zuenez Pazko izanez eta izen emaiteak arras emeki ari baitziren. Bainan zerrenda bete da eta 487 lasterkari abiatu dira Baigura mendia zeharkatzeko. Lasterkaldia ongi iragan da, gizonezkoetan ez da ustegabegorik gertatu: Guillaume Levoy baionesak aise ereman du hastetik buru aitzinean egonik. Hastapenean Florian Becker lotu da bainan laster amore eman du eta bigarren tokia segurtatu du. Emaztekietan aldiz lasterkari berri batzuren ezagutzeko parada izan da eta horietan arras gazteak, hala nola Pauline Sonnic irabazduna, Senpereko taldean ari dena, bai eta Irantzu Onaindia, Gernikatik etorria eta ere Lucile Renoux, Cap- Endurance taldekoa. Huna sailkapenak nola izan diren: Gizonetan: 1. Guillaume Levoy 01:42:15; 2. Florian Becker 01:46:37; 3. Samuel Techene 01:48:49; 4. Michel Guilçou 01:50:13; 5. Rémi Viollet 01:53:17; 6. Jean-Marc Berroa 01:54:16; 7. David Nesprias 01:54:50; 8. Mathieu Laugier 01:56:22; 9. Loritz Larramendy 01:56:26; 10. Geoffrey Sanchez 01:57:11. Emaztekietan: 1. Pauline Sonnic 02:16:10; 2. Karine Sanson 02:23:29; 3. Irantzu Onaindia 02:24:45; 4. Lucile Renoux 02:25:12; 5. Marie-Laure Larraburu 02:27:43; 6. Cynthia Rodrigues 2:28:18; 7. Laure Fretz 2:28:58; 8. Marie-Noelle Laugier 2:31:16; 9. Louise Bezombes 2:32:53; 10. Marie-Laure Lavigne 2:33:14.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016