Euskal diaspora | 2019ko Apirilaren 25a

Euskal Herriko ikasle gazteak Euskal Etxeetan laguntzaile

Edurne eta Joanak urtebete emanen dute Argentinan, euskara eta euskal dantza irakasle General Belgranoko Gure Etxean
Edurne%20eta%20Joanak%20urtebete%20emanen%20dute%20Argentinan_%20euskara%20eta%20euskal%20dantza%20irakasle%20General%20Belgranoko%20Gure%20Etxean

GRAL. BELGRANO, ARGENTINA.

Joana Ourthiague baxenabartarrak eta Edurne Altuna lapurtarrak urtebete emanen dute Argentinan, Buenos Aires probintziako General Belgrano herrian. 20 urteko bi gazteek egonaldia baliatuko dute herriko Gure Etxea Euskal Etxean lagungarri izateko, eta euskara eta euskal dantzak irakatsiko dituzte haurrer eta baita heldueri ere. Euskal Etxekoek hala galdeginik, frantsesa ere irakatsiko dute. Joana eta Edurne iaz joan ziren lehen aldikoz Argentinara Donapaleuko Jean Errecart Institututik bertako CEPT La Colonia eskolara laborantxa ikasle gisa eta esperientzia baliagarria izanik aurten itzuli eta, urte osoa geldituko dira.

SANTA ROSA, ARGENTINA.

Euskal dantza talde berria, txikien taldea, "Euskal Kimuak" izenarekin, sortu du La Pampako Santa Rosa hiriburuan, Zelaiko Euskal Etxeak, Jorgelina Chapartegui zuzendari. Estreinua ere egin dute, La Pampako Gizataldeen Bestan, apirileko lehenengo igandean, aurresku, fandango eta arin-arin dantzaturik. Santa Rosan ere, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru bekadun ari dira ikasle La Pampako Unibertsitatean, Bizkaikoak, Haizea Otaola, David Lopez eta Amaia Frade, eta kasu huntan ere lagungarri zaizkio Euskal Etxeari. Gauza ederra, hango eta hemengo gazteak elgar ezagutzen eta elgarri laguntzen.

ABERRI EGUNA.

Urte guziz sasoin huntan aipatzen dugu Aberri Eguna munduko euskal etxe frangok ospatzen duten besta dela. Ohi bezala, batzuek joan den igandean ospatu dute, eta beste anitzek heldu diren egun eta asteburuetan. Igandean ospatu zutenen artean El Salvador Errepublikako San Salvador hiriburuko Euskal Etxea dago, eta xoko huntan EE hori guti aipatzen dugularik, heien argazkia hautatu dugu gaur, Joana eta Edurnerenarekin batera, aste huntako artikuluko edergarri. Heldu den aste artio!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016