Herriz Herri - Senpere (L) | 2019ko Apirilaren 25a

Senpere

Bildotsaren Egunean arizan den 6 urteko aizkolaria bere amaren sahetsean
Bildotsaren%20Egunean%20arizan%20den%206%20urteko%20aizkolaria%20bere%20amaren%20sahetsean

Izarren Hautsa Larrekon igandean

Badu 10 urte Mikel Laboa joana zaukula utzirik sekulako obra aberatsa eta aitzindaria. Maialen Alfarok (sofrologoa, kantari eta musikaria) eta Philippe Alborrek (musikaria eta haurren arloan aritua) proposatzen dute haurrendako ikusgarri bat Laboaren obren inguruan, hiru ataletan. Herri kantak, bere sorkuntzak (Bernardo Atxaga, Jose Antonio Artze eta Daniel Landarten olerkietatik) eta azkenik bere unibertso berezia (Lekeitioak eta beste). Antzeztokian J L Zumetaren tinduak bai eta Mikel Laboa ezagutarazteko dokumentu batzuk agertuko dira. Ikusgarritik kanpo ere aurkitzen ahalko dira Laboari buruzko informazio asko panel batzuen bitartez. Haurrock elkarteak antolatzen du ikuskizuna, apirilaren 28an (17:00). Erreserbak ahal dira egin Turismo bulegoetan baita lekuan bertan, prezioak: 10€ 12 urtetik goiti, 5€ 8 eta 12 urte bitartean. Haurrendako balitz ere, pentsatzekoa da heldu andana batek parte hartuko duela ikusgarri huntan, ez huts egin.

Bildotsaren Eguna iragan da

Izigarriko jendetzak parte hartu du komertsantek antolatzen duten 3. edizio huntan. Eguerdi irian karrika nagusia leporaino betea zen erakusketa eta saltegi- mahaien aitzinean, giro goxo batean. Zerua nahiz pixka bat kukutua izan, egunaldi ezin hobea suertatu da denen atseginetan. Nola goizarekin sekulako ariketa eta erakusketak eskainiak ziren, orokorki denek arrakasta izan dute. 500 kidek pasa parte hartu dute bazkari erraldoi hortan, nun besteak beste eskainiak ziren tripotx, bildots xilindron, koka eta beste. Apairu hondarrean entzun dira lehen kantuak, gazteak juntaturik adineko batzuekin eta errepertorioak iraun du berant arte. Nola ez aipa arratsalde betean Zarena Zarelako dantzarien taldeak emaniko ikusgarria, baita aizkolarien balentriek harriturik utzi dituzte ikusleak. Azkeneko hauetan deskubritu ditugu bi anaia gazte 6 eta 9 urtekoak, balukete gaia aizkolari handiak izaiteko geroxago. Antolatzaileak poza handiarekin gelditu dira, dudarik gabe heldu den urteari buruz gogoetak hasiak lituzkete.

Abisuak

Amotzeko Selauru Hustea, iraganen da maiatzaren 5ean Amotzeko eskolak antolaturik, sal-lekuen erreserbatzea beharrezkoa denik deitu: 06 77 83 17 83.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016