Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Apirilaren 25a

Heriotze

Aña Seychal zendu zaigu 90 urtetan. Antxordokikoa zen sortzez. Ekuteneko Guy Seychalekin ezkondu zen 1950ean (hau geroztik gure herriko auzapez egon zen). Hiru semeren ama zen, hiruak familiatuak, 7 haur eta 10 haur ttipirekin. Amikuzen bizi izan da, Guyk han ukanki lana intseminatzaile bezala. Erretretan Bidarrairat etorri ziren zenbait urtez bizitzerat eta gero Donibane Lohizunera joan ziren. 2010ean ospatu zituzten beren ezkontzako 60 urteak. Senarra galdu zuen 2013ko uztailean. Azken aste dorpeak bizi izan ditu, eroriko baten ondorioz. Ehorzte elizkizuna gure herrian iragan da joan den astean, Gracia apezak kudeaturik, sahetsean zuela Beñat Amestoy herriko seme apeza, zenduarekin ahaidegoan dagona. Azken agur kartsua. Guk ere hemendik gure doluminak helarazten ditugu familia osoari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016