Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Apirilaren 25a

Uztaritze

Kargua utzi duten bostak
Kargua%20utzi%20duten%20bostak

Kargu uzte

Joan den asteko berrietan aipatu bezala kontseiluan izan tirabira guzien ondotik Uztaritze Bai taldeko 5 hautetsik (Lore Ariztizabal, Arño Ospitaletche, Tomas Daguerre, If Matxikote eta Janpi Lapeyrade) beren kargua uzi dute. Beren desadostasuna adierazia zioten auzapezari hunen politika eta jokamoldean, bereziki hizkuntza politikan. Kontseiluko biltzarretan osoki euskaraz hitz egitea deliberoetan hastetik eskatua zuten eta bat bateko itzultzaile profesional bat izan zadin. Hunen lana herriak bere gain hartu behar zuena urte beterako 1500 euro gostako zen dirudienez. Legez kanpo zoala auzapezak adierazirik eztabaidak, kanporatze eta kargu uzteak horren ondorioak izan dira. Bost hautetsi horiek ez dute oraino erabakirik hartu datorren urtean izanen diren hauteskundeeri buruz. Gerokoak geroko.

Komuna berri

Urteetan falta ziren komuna berriak publikoarentzat eta elbarrituentzat egokiak, zerbitzuan emanak izan dira berriki Guadalupe gunean eta Lapurdi aparkaleku gunean.

BEKA diru laguntza

Herriko Etxeak deraman hizkuntza politikaren baitan, diru laguntza bat eskaintzen du euskara ikasi nahi duten uztariztarreri. Helburua da denbora laburrez euskara menperatzea murgiltze eta intentsibo prozesu batzuen bidez. Xehetasunentzat deitu Herriko Etxea tel: 05-59- 93-00-44 edo emailez: mairie@ ustaritz.fr

AMALUR erakusketa eta kantaldi

AMALUR-etaz argazki erakusketa eta kantaldi bat Auxtin Zamoraren bidez antolatua da heldu den igandean 28an Heraitzeko Santa Katalina kaperan (17:30). Sartzea urririk, parte hartzea libro nahi duenarentzat

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016