Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Apirilaren 25a

Aiherra

Jauberriko sutearen ondotik, eskerrak

Joan den larrazkenean Jauberria etxaldean iragan zen sutearen ondotik, Yvette Dubois eta Mizel Dunate laborari andere jaunek eskertzen dituzte manera batez edo bertzez beren sustengua ekarri dioten guziak, herritarrak, herri auzokoak ala urrunekoak.

Maiatzaren lehenean, oinezko ibilaldiak

Aiherra eta Izturitzeko BIGABAT eskola elebidunak jakinarazten dauku, aurten ere oinezko ibilaldiak antolatuko dituztela, maiatzaren lehenean, asteazkenarekin. Bi ibilaldi mota proposatzen dituzte, 9km eta 16 km, abiatzea nahi denean eginez, herriko pilota plazatik, goizeko 7:30 eta 10ak artean. 16 urtez goitikoentzat, izen ematea 6€ren truk eginen da, eta urririk gazteagoentzat. Antolatzaileek izen bakoitzarentat Euro bat "HAUR ERI" elkarteari emanen diote. Bistan den bezala, ibilaldia hasi aitzin kafea, eta ondotik edari eta taloak tokian berean hartzen ahalko direla, herriko plazan. Ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016