Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Apirilaren 25a
|Makea
Antzerkia
"Avec des géraniums" antzerki konpainia etorri berri da Hodi Aldea gelarat, artista horiek zonbait egun pasatuko dituzte herrian. Obra berri baten muntatzen ari direla eta, gomitatzen gaituzte apirilaren 26an (20:30) zati batzuen ikustera, ondotik heiekin solastatzen ahalko gira. Sartzea kitorik da.
Ibilketa Garr'o VTT:
apirilaren 28an iraganen da, ibilaldi desberdinak izanen dira (5km, 11 eta 20), bakoitzak ikusi beharko zoinetan den segurrena. Izen emaiteak (7:30), abiatzeak: VVT (08:00) eta oinezkoak (09:00), hitzordua Garroa Jauregi aitzinean izanen da. 8€ kostako da, jakin behar da euro bat emana izanen dela "Vie d'enfant Benin" elkarteari. Hau arduratzen da Benin herrialdean pobrezia eta osagarri arazoak dituzten haurretaz. Informazioak eta aitzin-izen emaiteko: garrovtt@ gmail.com edo 06-30-08-44-70.
Etxaldez etxalde:
apirilaren 27an iraganen da, ekimen hunen xedea da etxalde baten bizia ezagutzea, gure inguruetako dozena bat etxaldek beren ateak idekiko dituzte. Garroa ere hautatua izan da, biologia baratzegintzan ari delakoz.
MAKEA: Sagarnotegi afaria:
maiatzaren 4an iraganen da Mindegia gelan. Hasiko da pala txapelketako finalekin (16:30), ondotik txotx Eztigar sagarno dastaketa (19:00), afari on batekin bururatzeko. Nat eta Watsonek animatuko dute gaualdia, 30€ kostako da. Kasu, behar da apirilaren 27a aitzin izena eman, Antton: 06-48-29-01-29 edo Patxi: 06-42-55-21-21.










