Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Haziak Mintzo: Bertsulari berriak Aiherran

Aiherrako Sortzez Garbia eskolako 2 eta 3.zikloko ikasleak

Haziak%20Mintzo:%20Bertsulari%20berriak%20Aiherran

7 asteartez, Ainhoa Sarasua bertsularia gure gelara etorri da. Lehen saioan, hainbat bertsulari desberdin aipatuz (Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Xan Alkhat edo Xalbador eta Mattin), bertsularitza zer den esplikatu digu. Gehienentzat, lehen aldia zen bertsularitza lantzen ginuela. Ondoko saioetan, errimen legeak ikasi ditugu eta ondotik errima desberdinen bila arizan gira. Bertsuen idazten ikasteko ariketa batzu egin ditugu, adibidez Xan Alkhaten bertsuak oin egokiekin osatuz. Neurriak, oinak eta errima desberdinak landu ditugu. Azken saioetan, hiria eta baserriaren arteko bertsu batzu idatzi ditugu. Markoxen xerriaren doinua hautatu dugu. Ariketa horien bidez, errimen atxemaiteko ez baitzen beti errex, hiztegia ainitz landu dugu eta hitz berriak ikasi ditugu! Ekainaren lehenean, eskolako bestan gure bertsuak kantatuko ditugu. Bainan kasu! Ez ditugu kopla guziak molde tradizionalean kantatuko! Nahasketa ttipi bat egin dugu! Ikusi nahi baduzue jin gustian ekainaren lehenean, Aiherrako eskolara!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/04/25

Haziak loratzen: Euskara nundik heldu den

Uztaritzeko Gau Eskolako C1 taldea.

Haziak%20loratzen:%20Euskara%20nundik%20heldu%20den

Ustekabean jakin dugu taldean badugula hizkuntzalaritzan interesa duen norbait. Bere izena liburu baten azalean agertzen dela ohartu gira. Jakin mina piztu zaigu eta kurtsoan galdezkatu dugu.

Gure plazerreko aurkeztu digu liburua zeinetan parte hartu duen. Berak ez ezik beste hiru pertsonak ere izenpetu dute: "L'origine de la langue basque". Beste ikerketa bat euskara nundik heldu den azaltzen entseatzeko! Zoin izan liteke bere berezitasuna? "Zoin den galdegiten didazue? Euskara ez dela hizkuntza isolatua!" erran digu segurtamen osoz. "Hori da Eñaut Etchamendik ondorioztatu duena bere doktoretzako tesian".

Betidanik Eñautek gogoetatzen zuen euskararen jatorriaz eta erretretan zela hizkuntzalaritza ikasketak egitea erabaki zuen. Egun batez liburuzahartegi batean atzeman zuen E. Benvenistek idatzi zuen indo-europako hizkuntzen erroei buruzko liburua. Irakurtzean ohartu zen erro horiek eta euskararenak idurikoak zirela. Konturatzeaz gain gaia sakondu zuen eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Itsas bazterretik: Bertsutan arituz, bertsutan jolastu!

Apirilaren 9an, urte guziz bezala, 6.eko euskara irakasleek antolatu bertsu saioa iragan da gure ikastegian. Saio berezia izaten da ikasle guziak partaide direlako eta ez bakarrik entzule: gaiak aitzinetik gelan prestatzeaz gain, nork bere aldian parte hartzen du ariketa ezberdinetan. Hala nola: - bertsulariek kantatua errepikatzea - errimak proposatu edo asmatzea - hitz sekretu edo pertsona ezagunak asmatzea Aurten, 4 bertsulari aritu dira bakoitza gela batentzat: Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta etxean jokatzen zuen Xumai Murua. Irabazle 6D taldea izan da eta Bertsularien Lagunak elkarteak eskainitako afixa eraman du bere gela apaintzeko, bertan emazte bertsularien historiaz egindako infografia agertzen dela. Elkartea bestalde saio horren babesle da, ekonomikoki laguntza ekarriz. Eskerrak partaide guziei eta segi dezaten bi orduko saio horretan bezala egunero euskaraz eta bertsuez gozatzen!

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Epolondoren xokoa: Dirua sutan

Epelondo

Egiazki larriak ziren Pariseko Notre Dame katedrala sutan ikusten zireneko irudiak. 850 urteko historia luze baten bilakaeraren emaitzak dira errautsetan hondarkin bilakatu. Jende arruntak, bihotz berak, otoitzean eta negarrez azaltzen zitzaizkigun han-hemenka. Emozio handia, Trumpen kanaderrak eta Macron, gong delakoak salbatua, justu Debadio Handiaren ondoriozko proposamenak (eskasak?) egin behar zituen arratsean!

Gertakari horren aitzinean frantsesek (batzuek bederen) atentatu islamista batetatik landa bezala iharduki dute, bildutasuna eskatuz, banderak airean, beren haragian kolpatuak bailiran. Agertuko al dira Je suis Notre Dame idazkiekiko papertxoak? Gure irudiko, gaurko sentimentaltasunak badu pornografikotik zerbait: ez dakigu non diren zedarriak, zer diren balioen eskalak, nora doazen politika subliminalen bideak.

Orotan pornografikoena naski, Frantses aberatsenen portaera. Pinault eta Arnauld nagusi okituen ildotik, enpresa buru andana dirua emateko...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Euskara hobetu

X.A.

"Urezko botoila", horra zer entzun dutan lauzpabost aldiz joan den eguneko elkarrizketa batetan. Harrizko etxea = une maison en pierre, burdinezko alkia = un siège en fer, zetazko zaia = une robe en soie. Beraz: urezko botoila = une bouteille en eau! Erran nahiko zukeen: une bouteille d'eau = botoila ura, une bouteille de vin = botoila arnoa. Eta une bouteille à eau = ur botoila.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Egun bat gehiagorik ez!

Bagoaz kolektiboak deiturik, 250 lagun bildu dira biribilguneetan, kostaldeko hamar bat tokitan, "Egun bat gehiagorik ez!" lemapean, 30 urte hauetan preso diren Ion Parot, Jakes Esnal, Unai Parot eta Xixtor Haranburu berehala libratuak izan diten eskatzeko. Ondoko hitzordua maiatzaren 07rako finkatua da, Senperen, Xixtorren baldintzapeko askatasuna eskatzeko.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Lurzaindiaren deialdi berria

Lurzaindiaren%20deialdi%20berria

Bi etxaldetan plantatzen ari diren 3 gazteren laguntzeko deialdia egin du Lurzaindia elkarteak. Perrine eta Bastien Donaixtin plantatuak dira eta Laurarena Ahurtin. Bi etxalde horiek hautatu dute biologian artzea, tokian tokiko salmenta lehenetsiz. Bestalde jakinarazi dute Lurraren Besta aurten Donaixtin iraganen dela maiatzaren 5ean. Goizeko 10:00etan hasiko da merkatu batekin, 2019ko Lurzaindiaren kanpaina berriaren abiatzea (13:00) eta ondotik bazkaria Bankarrak taldeak animatuko duena.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Iakurleak mintzo: Bazterrak pozoindatzen

Xipri Arbelbide

Engoitik ahantzia dukezue duela hilabete bat gertatu ezbeharra. A Roxelaren parean, itasontzi bat hondatu da, bere karga eta barnean zeuzkan 2.200 tona petrolioak urerat ixuriz. Petrolio horrek leihorra ez ote zuen kutsatuko xifrituak egon dira zenbait egunez, eta gero deusik ez. Dudarik gabe, ez da leihorrerat heldu. Bainan han dago beti itsasoan, nonbait, orain arte ixuriak izan diren milioien gainerat: Torrey Canon 1967 (119.000t.), Amoco Cadis 1978 (225.000t), Prestige 2002 (70.000t.), Deepwater 2010 (835.000t.) besteak beste. Azkarki hunkiak izan ziren Bretoinei, ikustatez, Manex Pagolak egin zuen 'Agur Bretainia' kantua. Mundu osoak badaki petrolioz beterik mundu bazter batetarik besterat dabiltzan itsasontzi horiek zein lanjerosak diren, bainan hor gaindi dabiltza beti, beti berdin lanjeros; ehuneko bat baino biziki gutiago dela itsasperat joaten erran eta, hor konpon. Guti horiek makur handiak egin badituzte ere. Munduko ekonomiak ez dezake gorapenik izan komertzio hori...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Aberri eguna

Aberri%20eguna

Ohidura den bezala Pazkoz abertzale alderdiek ospatzen dute aberriaren eguna, aurten Iparraldean bi ekitaldi antolatuak izan dira, lehena EHBai mugimenduak Donibane Garazi hautatu du eta ekitaldi xume bat egin du EAJ-PNV-ek Donibane Lohitzunen. Donibane Garazin 1000ko bat jende hurbildu da, herriko karriketan ibili ondoan, merkatu estalian iragan da ekitaldi politikoa. EHBai mugimenduak "Herriak eraiki, Herriak erabaki" hautatua zuen mezu orokor bezala. Anita Lopepe bozeramaileak zioen: "Guk, euskal herritarrek hizkuntzak eta kulturak ezaugarritu eta kolektiboki existitu nahi duen herria osatzen dugu, zazpi herrialde barne biltzen dituena". Oroitarazi du ere maiatzaren 4an eginen duela urte bat ETA desegin dela, hori dela eta presoak gogoan izan ditu: "Hamarnaka errefusiatu eta deportatu munduan zehar, 250 presotik gora eta horietarik batzuk larriki eri direnak. Berehala atera behar ditugu eta maila horretan ere, bakoitzak badugu zerbait egiteko". Iparralde instituzio antolaketari...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/04/25

Herria eraikitzen zuten

Jean-Louis Harignordoquy

Andde Darraidou sukaldari arraroa joan zaigu; berant arte kirolari ederra, beti gizon atrebitua eta deneri idekia izan zena. Andrearenganik ongi lagundua, ez zen lotsa bertze gauzetan engaiatzeko. Patxi Nobliak abertzale lagun batzuekin moldatu enplegu berri sortzeko xedea biziki gustaturik, onartu zuen Hemen elkarteko lehendakari kargua. Asmo berri gehienak gaizki ikusiak ziren denbora hartan, ohore baino zama gehiago bizkarrean hartuz. Zonbait urte geroago, Herrikoa sozietateko buruzagitza hari proposatu zion Patxi Nobliak, eta Anddek hura ere segurtatu Ezpeletako auzapez bilakatu arte. Erran ukan digu Hemen eta Herrikoa batasunetan ez balitz arduradun izan, ez zela hain segur auzapez izanen. Ezpeletan bilatzen zuen herritarren ongi izaitea, biperraren ekoizpena emendatzeko hunen ospea ahal bezain urrun hedatzea, bidenabar Ezpeleta herri erakargarria bihurtuz. Funtsean, etsenplu ederra emaiten zuen "Euzkadi" bere jatetxe ospetsuan lekuko ekoizpenak lehenetsiz. Turismoko...

Irakurri segida

3496. zbk

Gerla baten ondotik ez da irabazlerik izaiten, denak galtzale dira

Chamberlain

Azalekoa | 2019/04/25

Euskal Herria ezagutarazi ene begiekin!

M.O.

Euskal%20Herria%20ezagutarazi%20ene%20begiekin!

Horrela azaltzen du Claire Lohiaguek bere lanbidea, bildu gira harekin Hazparneko Zelai auzoan. Sortu du Argibili gida enpresa, esplikatu dauku xuxen bere lana zer den eta bereziki zergatik aktibitate hori abiatu duen. Neska gazte indartsu eta pasionatua ezagutzeko parada izan dugu.

Lanbiderako lehen urratsak

Clairek Bordelera joan zen hizkuntz saileko ikasketen egitera, ingelesa eta espainola. Hortarik errasmus egin zuen eta beste herrialde desberdinetako gazteekin kurutzatzeak eman zakon bidaien gostua baina ere beste kultura eta ohidura batzuen ezagutzeko parada. Azterketak bururatu eta urte pare batez ibili da Perun, Txilen, Bolovian... Hor ohartu zen lekuko jendeek zoin maite zuten kanpotiarrer beren ohiduren azaltzea. Horrez gain ohartu zen ere kanpotik etorritako pertsona batek beste manera batez begiratzen zuela bertako jendea. Berriz sartu zelarik erabaki zuen konferentzia-gida izaiteko formazio bat egin behar zuela. Bi eskola izanez, hautatu zuen Saumur unibertsitatean sartzea, Pays de la Loire eskualdean kokatua dena. Clairek erraiten zaukun anitz ikasi duela, ikasketa orokorrez gain praktika zuzena egin baitu Normandiako eta Loire eskualdeko jauregien bisitak eginez, bai eta Gerla Handiko Normandiako lehorreratzea iragan zela eta....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016