Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Azaroaren 28a

Aiherra

Aiherra

Palan neskak txapeldun Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatu finalak iragan ziren joan den asteburuan Senpere ko Gantxiki trinketean. Palaz pilota goma hutsarekin, Cloe LABARERE eta Pantxika ETCHEGOYEN xitoek finala eraman zuten Denek Bat-eko Emaia BROINE-LARRABURU eta Lea MOUSTIRATS-en aurka. Bi jokaldiak eremanik 10/6 eta 10/8, Iparraldeko txapeldun ditugu Cloe eta Pantxika. Biba zuek, segi aitzina eta goresmenak ABARRATIA pilota batasuneko arduraduneri. Orotarik - Joan den asteartean Euskararen Urtaroaren kari antolatu mintzaldian, 20 pertonek plazerrekin entzun dute Anize Madariagaren mintzaldia, honek berrikitan idatzi liburua oinarritzat hartuz eman baitu euskarari buruzko bere gogoeten berri. Azken mintzaldia ortzegunean, Lekornen Etchebarne ostatuan. Honen gaia: gaztainetaz proiektua - Larunbatean egun eder bat iragan behar lukete Aiherrako kabalkadako 190 bat parte hartzaile eta laguntzaileek, eguerditan kabalkadaren kausitzea apairu animatu baten inguruan ospatuko baitute, Aiherrako Denen Etxean. Kabalkadaren bilana eta geroa aipatu behar lukete, eta manatu DVD eta USB gakoak eskuratu. Hitzordua 11:00 orenetarik goiti dute. Biba zuek!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016