Badu urteak eta urteak Zokoako gotor-lekua,
hamazazpigarren mendean eraikia, Ziburuko
lurretan dena, solasgai dela hor gaindi. Nork
zer egin toki hortan, jakinaren gainean toki
ederrean dela segur bainan berenaz arras
eraikin berezia eta deusik ez nola nahika aldatzen
ahal. Alde batetik, arrunt itsas-hegian
da eta behar du itsasaldetik untsa gerizatua
izan sail huntan berean beste toki batzuentzat
idatzia den bezala. Bestetik, bera ere andeatzen
ari zen eta aitzina andeatzen ari da. Euskal-
Elkargoak beretua du gora-behera frangoren
ondotik eta aspaldian egitekoak ziren
obreri plantatua da hilabete huntan, eraikin
guzia planta hobean ezartzeagatik. Dena
aterbean. Ba omen da urte bat eta erdirena
nunbait han. Eta gero zer eginen da gotor-leku
hortan? Behin aipatu da ikastegi berezi bat hor
jartzea mugaren bi aldetako gaiak gogoan,
besteak beste itsasoari lotuak ditazkeenak.
Orainokoan deusik ez da haatik trenkatua eta
itxura guzien arabera nehork ez du presa handirik
agertzen, herriko bozetarik landa ikusiko
dela. Zernahi gisaz aski toki balitakea ikastegi
batentzat? Artetan aipu da ere itsas-erakustegi
baten hor muntatzea bainan hori aipatu orduko
ere horra hor toki eskasaren arrangura.
Bi egunez segidan Macron
lehendakaria egon da Amiens
hirian. Untsa ezagutzen du hiri
hori, han sortua da-eta. Mintzatu
da ikasleekin. Dena lausengu
entzuleentzat, zonbait piko eta
ximiko eginez bestalde. Salatuz
konparazione jende anitzen ezkortasuna.
Ez delarik arrazoinik
gauzen hoin ilun ikusteko. Biharamunean
bere aitzinean zituen
Whirlpool etxe handiko langile
ohiak. Erakusterat emana zioten,
bozketa ibilki zen denbora
hartan, lantegi hori salbatzen
ahal zela. Bainan zerratua da
edo, hobeki erraiteko, Amiens
utzirik Poloniarat joana! Langile
ohieri erran diote, aire penatu
batekin, ezinbestean gertatu
dela hori eta holako batean
gobernuak ez duela mirakuilurik
egiten ahal. Langile batzuk
deplauki erran diote kexu daudela,
biziki kexu. Hots, polliki
hizkatu dira....
Mounir Maljoubi deputatu frantsesak, LREM
Macronen aldekoak kalkulatu du iaz Amazon
enpresak 7900 lanpostu hetsarazi dituela
Frantzian. Kargudun politiko hau ekonomia
numerikoaren estatu-idazkari izana da
2017a aitzin, beraz pentsa daiteke fortuna
numerikoan egiten duen Amazonen kontu
hori menperatzen duela.
Kalkulatu du iaz Amazonek 12.300 langile
enplegatu dituela hexagonoan, eta paraleloki
komertsa txikietan 20.200 lanpostu hetsi
zirela. Deputatuarentzat argi da 7.900 lanpostu
hetsarazi dituela behin betikoz Amazonek.
Ez du dudatzen komertsa txikiak
duela min larriena senditzen, supermerkatuek
denboran egin diotenari gehituz. Orain
Eguberriko erosketen denboraldian sartzen
garelarik, kontsumitzaileari gomendatzen
dio oparien erosterakoan ardurarekin
aritzea, lekuko enplegua sustatzeko....
Normaltasunean iragan dira presidente bozak
Errumanian joan den igandean, nazio
arteko komunitatea osoki isilik egon delarik.
Klaus Johannis liberalak irabazi du lehia, bozen
%64 beretuz, hara presidente dela beste
bost urterentzat. Ezkerreko alderdi sozialdemokratako
Vionica Dancila hautagaiak
%36 boz bildu zuen.
60 urte ditu Klaus Johannis liberalak. Sortzez
Errumaniako Transilvania lurralde
alemanekoa da. Lehen kargualdian ez du
kausitu ezkerrari kentzea parlamentua, eta
beti ezkerreko parlamentari gehiengoarekin
bizi behar du. Baina tanto bat markatu zuen
2017an ezkerrak bigundu nahi zuen korrupzio
legea ez baitu pasatzerat utzi.
Bigarren elementu bat ere arras alde atera
zaio presidente liberalari: Europan barna
barreiatua den errumaniar diasporak %90
haren alde bozkatu zuen. Beren sort-estatutik
kanpo gero eta gehiago errumaniarrek
bozetan parte hartzen dute, duela 10 urte
300.000ek bozkatu zuten, duela bost urte
550.000ek, eta aurten kasik milioi...
11 milioi biztanle ditu Boliviak, horien artean
%62 indioak, hots biztanleen gehiengoa.
Iraultza bat gertatu zen Bolivian duela
13 urte, lehen aldikoz Indio Aimara bat
presidente bozetan nagusitzearekin, Evo
Morales Aimara leinuko indioa, ezkerrekoa
eta indioen defendatzaile sutsua. Honek
berehala bigarren ikurrina bat indiotasuna
erakusten duena eman zuen Boliviako
ikurrina ofizialaren ondoan. Pentsa
Boliviako zuriek ez dutela hori gogoko.
Bi erreferendum bederen antolatu zituen
Evo Moralesek: lehenean gehiengoak
erabaki zuen Bolibia ez dela gehiago
estatu bat kristaua, laikoa baizik. Bigarrenean
ordea, gehiengoak debekatu zion bi
aldiz baino gehiago aurkeztea presidente
kargurat. Evo Morales aurkeztu da laugarren
aldikoz presidente kargurat joan den
urriaren hogeian, erreferendumaren erabakiari
kasu egin gabe. Nahiz bozetan lehen
atera den %45ekin, oposizioak segidan
"herrikide batzordeak" sortu ditu Fernando
Camacho eskuin burukoaren zuzendaritzapean.
Hauek...
Azaroaren 16an Sri Lankako gehiengoak
Gotabaya Rajapaksa hautatu du presidente,
bozen %52rekin. Aldiz Sajith Prenadasa
2015-2019ko presidenteak bozen
%42 bildu zuen. 22 milioi biztanle dituen
uharte bat da Sri Lanka, Ozeano Indioan.
Hiru hizkuntza ofizial ditu: Srilankera biztanleen
%70ak erabiltzen duena, Tamilera
biztanleen %29ak baliatzen duena, eta
ingelesera, bi komunitateen arteko harremanak
errazteko onetsia.
Sri Lanka markatu duten gertakarien
artean hiru azpimarratzekoak dira:
2004ko tsunami itsas barneko zaparketa,
2005/2009 urtetan gobernuak Tamildarrak
militarki ehotzean burutu zituen 40.000 hilketak,
hirugarrenik aurtengo Pazkoz jasan
zituzten atentatu larriak 269 presuna hilik
utzi zituztenak, parte hiru elizetan Pazko
zelebratzen zutenak.
Pentsa presidente berriak seguritatearen
inguruan kokatu duela boz kanpaina
osoa. Eskuratu bide ditu giristino komunitatearen
bozak (biztanleen %7). Hain
zuzen musulman djihadistek beren gain
hartu baitzituzten...
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
À¢'€'" hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen...