Lasaitu zaitezte, egiazko herriko
bozak heldu den martxoan
iraganen dira, aldiz igande huntan
abenduaren 1ean (17:00),
antzerki
eta komedia moduan
emanaldi bat eskainia dago
Larreko antzokian. Azken ateraldietan
antzerki hunek sekulako
arrakasta ari du biltzen eta
nola ez Iduzkiloreko antzerkilari
bikainek, ahantzi gabe elkarte
hau Amotze-Larraldean kokatua
dela.
Herri ttipi batean bozak hurbil
izanki, bazter guziak pil-pilean
dira eta ihizia idekia da bozemaileeri.
Piarres Larzabalek,
duela 60 bat urte, sortu zuen antzerki
hori eta Maika Etxekoparren
zuzendaritzak modernizazioa
ekarri du. Irri eta gogoetaz
asetzeko eta gozatzeko parada
eskainia zauku, diotenaz ikusgarria
huts ezina. Erreserbak
10€ aitzinetik Euskal-Herriko
turismo bulegoetan baita lekuan
bertan, Larreko sala berotua
izanik ez dugu etxean egoiteko
aitzakirik.
Cappadoce zine-mintzaldia
ostiralean
Cappadoce eskualdea, Anatoliaren
erdian kokatua da eta
biziki bazter ederrak badauzka:
tuturru zutak, lamina-tximiniak,
misteriozko ibarxka koloretsuak.
Giristinoak luzaz bizi izan dira eta
ondare xoragarriak utzi dituzte
troglodita kapera kukutuetan.
Turkian gaindi ibilia den Olivier
Berthelok, Avanos herriko pertsonaien
ezagutzera garamatza,
hauetan airetako baloi gidaria,
emazte zeramistak, buztinlariak,
olerkariak eta musikariak.
Turkiako lurralde huntan bidaiatzeko
parada ezin hobea daukagu,
azaroaren 29an (18:30)
Larreko kulturgunean. Herriko
kultur saila eta Senpereko Kultur
eta Ondarea dira antolatzaileak.
Erreserbak 7€, Euskal-Herriko
turismo bulegoetan, cultureetpatrimoinesenpere.
fr webgunean
baita lekuan bertan.
Abisu
Euskal Elkargoak antolatzen du
6 urtez goitiko haurreri buruz
antzerki bat izendatua "La petite
fille et le corbeau" Larreko
kultur gelan, abenduaren 5 eta
6an (10:00 eta 14:30). Mouka
konpania da antzezlanetan eta
45 minuturen iraupena du, argibideak
eta erreserbak: 06 35 16
25 91 edo www.kultura-bidean.
eu webgunean.
Heriotze
Ez bat ez bi, heriotzeak jo du
60 urterekin Jacky Berasateguy
Hirioingobordakoa, pentsa zer
harridura familiarentzat. Joan
den ostiralean, eliza mukurru
betea zen azken agurrarendako,
apezak bere aldetik azpimarratu
du Jackyren diskrezio eta bihotz
handia. Penetan uzten dituen
emaztea, hiru semeak, hauen
familiak eta senide guzieri dolumin
bizienak.
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
À¢'€'" hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen...