Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2019ko Azaroaren 28a

Donibane Garazi

Musika gaualdia: XOFALDIA elkartea eta Luisenea ostatuak kolaborazioan antolatuko duten gaualdi berezi bati buruzko informazioa. JAMALDIA #1, azaroaren 29an, (20:00), Luisenea ostatuan iraganen da. Musika tresna desberdinak izanen dira eskura (gitarra, bateria, teklatu eta baxua) beste tresna bat ekarri nahi duenak ez duda. Zato hauek inarrosi eta zure bertsio maiteenak jotzera, sorkuntza sekretuak ezagutaraztera edo inprobisatzera!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2019/11/28

Garazi

Aljeriako gerlari ohien baskaria Urte guziz egiten den bezela, aurten ere abenduaren 5 huntan, izanen da Donazaharre herrian, Aljerian ibili diren soldaduen elgarretaratzea. Egun hori hasiko da mezarekin Donazaharreko elizan (10:30), hortarik landa oroitarrian besteak beste eskualde huntako 13 gazteren izendatzea, beren bizia galdu dutenak gerla itsu hortan. Bururatzeko, Pecoitz ostatuan baskaria izanen da soldadu ohientzat bai eta beren epos lagunentzat. Izenak eman hilabete hunen hondarra gabe zuen herriko arduradunari edo zuzenean deitu Pierre Paris Donibane Garazirat: 05-59-37-22-32 Etorri nonbre handian.

Irakurri segida

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016