Aroaren aldetik ikaragarriko
egun hitsak berriz ere Frantzia
hego-ekialdean. Eurite izigarria,
bakan ikusten den bezalakoa.
Anitz tokitan urak ateratuak
eta gaitzeko makurrak. Bi
hil segurik eta beste bi lagun
desagertuak.
Sokorrriko Katolikoak eta beste
elkartasun zerbitzu batek plazaratu
dute txosten bat untsa gogoetagarria,
zoinen arabera Parisen
berean badiren bost ehun
haur segurik aterberik batere ez
dutenak, gauaz ere kanpoan
egon behar, ahal bezala ihardukiz
euri ala ateri, gaitzeko haize
hotza badelarik ere! Frango
arrunt beren gisa utziak, nornahi
noiznahi enganatzen ahal
ere berdin! Aspaldian badira
holako kasuak bainan txosten
horren arabera gero eta gehiago!
Nola onets holakorik izan
ditakeela gaurko egunean!
Bazterrak minbera dira burdinbideetan
segurik greba eguna izan beharra delakotz abenduaren
5ean. Langileek ez onartzen
erretreta solas gobernuak
dituen xedeak. Gobernua ari da
batzuk eta besteen lausengutzerat
ez dadien sukar handiegirik
izan. Alde dituen frangok
azpimarratzen dute gainerat gobernuak
ez dituela bere xedeak
xeheki agertuak, arrunt larri larria
bakarrik, eta deus ez dela
beraz finkaturik. Hots, goizegi
dela kontra agertzeko, nehork
ez jakin-eta nolako proiektua
den plazaratua izana zen. Langileek
diote gobernua gutarteko
jendeaz trufatzen dela, dena
estakuru mintzo dela gehiagoko
argitasunik ez emaiteko gisan
bainan hori jukutria bat baizik ez
dela. Egia erran, itxura guzien
arabera arras abilki ari dira gobernutiarrak,
beren gustuko segurik
arras abilki. Bainan gauza
bat erranez egun eta beste bat
bihar, tanto anitz irabazten ahal
dutea azkenean? Duten joka-bidea
ez bide da hain fidagarria.
Ospitaletan eta bereziki larrialdizerbitzuetan
aspaldian badira
arrangura handiak. Langileak
eskas, laneko baldintza txarrak,
gero eta jende gehiago noiz nahi
jiten, eta beraz bazterrak kexu.
Manifestaldi pizkor bat muntatua
izanik Parisen, Macron predidentea
bera ere mugitu da,
aitortuz gisa hartako behar-orduak
badirela artategi horietan.
Orai arte ez aski kondutan hartuak
omen. Erran gabe haatik
Pariseko manatari handi horiek
zendako ez diren behar-ordu
pisu horieri lehenago ohartu.
Zer dira denak itsu eta elkorrak?
Dena den, aste baten buruko,
eta jaun presidenteak hitzeman
bezala, Edouard Philippe gobernuburua
mintzatu da frango
luzaz, ederki lausengatuz arranguratu
diren horiek. "Entzun
zaituztegu eta orai gauzak kanbiatuko
dira". Zoin polliki errana
hori ere! Badu urteak arrangura
berak agertzen dituztela
hor gaindi, ozenkiago azken
denbora hauetan,
eta orai ditu entzuten
gobernuburuak?
Hauxe da bitxikeria
hori ere! Dena den,
Agnès Buzyn osasun-...
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
– hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen diren argi...