Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 11a

Berrogeiko gerla (6/8)

Berrogeiko%20gerla%20(6/8)

Maiatzaren 26an, britainiar gobernuak erabakitzen zuen Gravelines ekialdeko portuak erabiltzea tropak ateratzeko, ontzidi eta aireko armadaren (Royal Air Force) laguntzarekin. Baina, Alemaniako ofentsiba izigarri bortitza zen eta aliatuen ezker saihetsa lehertua zen Belgikako kapitulazioaren ondotik. Belgikako armadak kapitulatu zuen maiatzaren 28an Lyseko batailaren ondotik. Bataila hori bost egunez hedatu zen 23tik 28a arte. Belgikarrek (britainiarren laguntzarekin), kuraia handi batekin, posizioa atxiki zuten lau egunez, aleman armadari Lys ibaia zeharkatzea ez uzteko baina 27an britainiarrek beren posizioa uzten zuten Dunkerque aldera joaiteko Belgika informatu gabe. Belgikako erregeak (Léopold III) pentsatzen zuen ez zela posible posizio hori atxikitzea britainiarrak gabe. Orduan armadaren kapitulazioa erabakitzen zuen maiatzaren 28an baina ez zuen sekulan armistiziorik izenpetuko Alemaniarekin (Belgikako gobernua Londresen izanen zen gerla guziaren denboran).

Ber momentuan, Dunkerquen, alemanek tropa aliatuak gero eta gehiago inguratzen zituzten. De Gaullen dibisioek kontra ofentsiba bat entseatzen zuten hegoaldetik (Abbevillen ondoan) baina huts egiten zuten. Zorionez, aliatuak antolatzea kausitzen zuten Dunkerque inguruan. Gainera 31 arte, tropa aliatuek Rommelen dibisioak Lillen hertsatu zituzten erresistentzia deliberatu batekin.

Dunkerqueko infernua

Maiatzaren 29an, arratsean, gudukak izigarri gogorrak ziren Dunkerque inguruan. Britainiar soldaduak eta frantses lehen armadak erresistentzia gune bat antolatzea kausitu zuten, gibelaz itzuli itsasora. Alemaniako hegazkinen eta artilleriaren bonbardaketa ikaragarria zen. Tropa aliatuek infernua bizitzen zuten. Portua xehakatua zen, hondartza behar zen erabili, bi kai-muturrak instalatuak izan ziren bainan desegokiak ziren. Gerlako itsasontzi anitz hondatuak ziren, soldadu guziekin barnean. Ekainaren 1ean, alemanen azken ofentsiba hedatzen zen aliatuen azken kai-muturra hartzeko. Ekainaren 3an, erresistentzia gunea etsaiez osoki inguratua zen. Britainiar azken gerla itsasontziak Dunkerque uzten zuen gaueko 03:40ean.

Aste batez, 300.000 soldadu ateratuak izan ziren eta Ingalaterrako bidea hartu zuten handik erresintentzia segitzeko. Holako kasu batean, egiazko mirakulu bat zen. Churchill-ek garaipen bat bezala erakutsi zuen baina ikusiz Alemaniako aire dominazioa, Ingalaterraren inbasioa ez zen ezinezkoa. Sustut, aliatuen galtzeak izugarriak ziren. Hamar egunez 70.000 gizon hilak, kolpatuak edo preso eginak izan ziren, 200 gerlako itsasontzi hondatuak izan ziren.

Frantses armadak 20 dibisio galdu zituen, manamendua desantolatua zen. Frantses anitzek ikusten zuten ateratze hori britainiarren desertzio bat bezala. Nola garaipenari oraino sinetsi britainiarrek ihes egiten bazuten? Nola esperantza begiratu? Ez zen posible memento dramatiko honetan ikustea ateratze hori mirakulu bat zela, emaiten zuela esperantza bat geroarentzat eta lehenik Ingalaterrarentzat, baina hori ez zen frantsesen lehen kezka! Ez zakiten oraino ateratu ziren britainiar soldaduak berriz jinen zirela 4 urte berantago Normandiako hondartzetan Frantziaren liberazioa hasteko. Winston Churchillek, Britainiar lehen m i n i s t r o a k, frantses soldadueri omenaldi ederrena eginen zuen gerla ondotik: "Frantses armadaren erresistentzia heroikoak britainiar armada salbatu du, gerla segitzeko bidea emanez Ingalaterrari". Britainiar armada parte handi bat Dunkerquen a t z e m a i t e n zen. Osoki preso egin izan bazen, Ingalaterraren inbasioa kasik segura zen. Hitlerren dudek lagundu zuten. Keitel, aleman jeneralak, berantago erranen zuen "Historiaren huts gaitzekoetan" zela.

Zorionez munduarentzat! Mementoan, Hitlerrek uzten zuen Ingalaterra eta, maiatzaren 29an, hegoaldera eraso egiteko prestatzea erabakitzen zuen. Ekainaren lehen egunetan, Alemaniako armadak Pariseko bidea hartzen zuen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Azalekoa | 2020/06/11

Ascuagaren Artzainaren estatua Renon, SFOko piknika eta online barnetegia

Joseba Etxarri

Ascuagaren%20Artzainaren%20estatua%20Renon_%20SFOko%20piknika%20eta%20online%20barnetegia

RENO, NEVADA. John Ascuagaren Nugget kasino famatuan urtetan egon zen Euskal Artzainaren estatua, Nevada-Renoko Unibertsitatera aldatu dute joan den astean. Oroit dezagun Nugget kasinoa Reno ondoko Sparks-en dagoela eta duela urte batzuk saldu egin zuela Ascuaga familiak. Kasinoko Orozko jatetxearen [John Ascuagaren aita Orozko herri bizkaitarrekoa zen; Ascuagaren emazte Rose (Ardans) buraso baxenabartarren Ameriketan sortu alaba da] kanpoaldean zen estatua hau hor egon da geroztik, baina jatetxea ere izenez eta izanez aldatu zutelarik, estatuak bere erro eta loturak galdu zituen inguruarekin, eta kasinoak Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari eskaini zion. Orain, bisitatu nahi duenak, Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren alboan harrapatuko du. Brontzezko euskal artzain bat eta bere zakurra erakusten ditu, eta zerikusirik ez du Nestor Basterretxea zizelkariaren Renoko Euskal Artzainaren Monumentuko estatuarekin, hau Renoko Rancho San Rafael parkean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016