Gure Hitza | 2022ko Azaroaren 24a

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak atxikiak izan daitezen.

Udaberrian eta udan jadanik ohartua zen Lur planetako Euskal Herria deitzen den xoko horretan tintta koloretsu batzuk tarteka agertzen zirela. Nola ez Irisarrin EHZ festibala izanez, bazterrak inarrosiak ziren, Ortzaizeko auzo herria aldiz uda bururatzera zoala kabalkada emaiten hasi zen, urrunago muskildiarrak ziren xinaurriak haizatzen diren bezala inarrosi, pastorala muntatzeko. Marte biztanleak aitzinean duen planetan ez ditu bazter guziak hola mugimendutsu ikusten, berriz kuriostasuna pizturik Euskal Herriari begira jartzen da. Xareta eskualdean harpe pean argiak ikusten ditu eta kantuak entzuten, hor ere bazterrak harro. Irailean onddoekin batean, emazte eta gizon batzuk taula gain batean ikusten ditu, hauxe ba bitxikeria norbaitek gaia eman eta bat-batean kantatuz erantzun, ez zuen sekulan holakorik ikusi!

Azaroaren 19an, pertsona arraro horien begiratzera berriz etorria zela, ohartzen da emeki-emeki bandera koloretsuak denetan agertzen direla. Pankartetan, banderoletan, jendeen ahoetan "Hitzez egiteko garaia!" entzuten, ikusten eta irakurtzen du. Beti gauza bera! Aitzin jadanik Lur planetan, gune puntual burrunbatsuak ikusi baditu, oraingoan haize ufadak hostoak eramaiten dituen gisara, Atlantiko itsasbazterretik Pirinioetako mendialde arte denak mugimenduan, elkarrekin mobilizatuak ikusten ditu. Jakinmina piztuta, Euskaraldia deitu euskararen aldeko kanpaina omen dela ikasten du. Marteko estralurtarra harritua da, 3.200.000ko bat biztanle duen Lur planetaren eremu ttipi horretan, beren hizkuntza atxikitzeko holako indarrak emaitea emozioz betea da.

Estralurtarra berriz bere planetara itzuli da. Bozkarioz betea ikustea beste planeta batean jende batzuk beren kultura eta hizkuntza atxikitzeko eta lekukoa pasarazteko, kemenez eta esperantzaz beterik jotake ari direla.

Bai berrikitan gainditu dugu planeta huntan bizi giren jendeen kopurua, 8 miliarretara heltzeko. Gure bazterrak zaindu nahi ditugu, gisa berean lurralde bakoitzaren hizkuntzak, kulturak eta tradizioak atxiki behar ditugu. Hitzez egiteko garaia baldin bada, gure erroen atxikitzeko garaia ere da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016