Herriz Herri - Heleta (NB) | 2022ko Azaroaren 24a

Dolu - Feria

Dolu%20-%20Feria

Dolu

Bada orori gogoetarazten duen eritasuna, barkatzen ez duena, zorigaitzez hortaz joa izan da Marie Elise Montolieu. Eritasunak 67 urtetan bereganatu du, oraino gaztea diote, diogu. Hiru alabaren ama horrek bururaino nahi ukan du gaitzari xutik iharduki.

Marie Elisek uzten dauku emazte goxo bezain laket baten oroitzapena, familiari errotik atxikia, bere irri goxoa lekuko. Ehorzketa egunean mundu bat bildu da, otoitz eta kantuetan parte hartuz, amodiozko sustengua ekarri duena familiari, hunkigarria ere izan da ilobaren lekukotasuna.

Gure partetik bihotzeko doluminak Amédée senarrari eta familia guziari.

Feria

Azaroaren 26 eta 27ko aste hondarrean iraganen da. Burumuinak berotu omen dituzte Kabalak elkarteko kideek gure Santa Katalina feria behar zenez egunez kanbiatu ala ez. Ez baita amatxi bat pusakoan aldatzen, erortzeko arriskoa ere hor baita. Dena den egun batez pusatua da eta hasiko da ibiakoitzean goizetik zaldi feriarekin, pottokak ala asto, izanen da hautu. Denbora berean mando pare bat hezi baten adrezien ezagutzeko parada izanen da, gero Landesetatik jinen den pare batekin adrezia konparaketak eginen dira. Igandean Erregelu barnean eta inguruan produktu merkatua goizetik, askaria berdin ostatuetan, behor handien lehiaketa (10:00). Egia erran bi egunez izanen da zer ikus: tresneria, auto, mahai, kanpoan bainan ere barnean. Ostalerrak prest daude zuen errezebitzeko.

Heleta Santa Katalina

Adinarengatik gazte dagona

Airos berdin iduri pinpirina

Ikusteak emaiten baitu atsegina.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016