Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a

Irulegiko eskua

Irulegiko%20eskua

Baxenabarreko Irulegi ezagutua da bere arnoarentzat. Joan den astean, berriz, Nafarroako Irulegi mendia famatu bilakatu da bere eskuarengatik. Aranzadi zientzia elkarteak aurkikuntza garrantzitsua egin du Aranguren eskualdeko gune horretan, esku baten itxurako brontzezko pieza kausituz. Kristo aitzineko I. mendekoa omen da objektua eta hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena idatzia da eskuaren gainaldean. Lau lerro ditu idazkiak: lehen hitza sorioneko gisa transkribatu dute, baina bertzeek ez dute gaur egungo euskararen eiterik. Aurkikuntza horrek frogatzen du eskualde hartako herritarrak baskonikoz mintzatzen zirela garai hartan eta hizkuntza horretan alfabetatuak zirela.

Aranzadi 2007an hasi zen Irulegiko eskualdea miatzen. Mendiaren kaskoan den gaztelua ikertu zuten lehenik eta 2018az geroztik, talde batek gaztelua baino beherago den Burdin Aroko herria aztertu du, Mattin Aiestaran arkeologoaren gidaritzapean, EHUko doktore tesi baten karietara.

Eskua 2021eko ekainaren 18an aurkitu eta adituen laborategira eraman zuten. Hala ere, aurtengo urtarrilaren 18a arte ez zuten jakin piezaren gainean zerbait idatzia zela. Geroztik, Nafarroako Gobernuarentzat lan egiten duen zaharberritzaile batek, Carmen Usuak, letra batzuk atzeman zituen.Ordutik, arkeologo, geologo, zaharberritzaile, kimikari, epigrafista eta hizkuntzalari talde batek aztertu du pieza.

Berri honek oihartzun handia ukan du prentsan, Euskal Herrian, bistan da, baina hemendik kanpo ere. Adibidez, Arabiar Emirerri Batuetan aipatua izan da Sharjah 24 atariaren bidez. Portugalen eta Brasilen ere agertu dira artikuluak, CNN Portugalen eta "Correio Braziliense" egunkarian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/11/24

Donostiako Loiolako kuartela

Eneko Goia Donostiako auzapezak jakinarazi du Donostiako Udala eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioa ados jarri direla hiriko kasernaren salerosketa gauzatzeko. Udalak 73 milioi eurotan erosiko du lursaila, Ministerioa engaiatu da instalazioak lau urte barne husteko.

Goiaren arabera, Udala eremu berriaren diseinua finkatzen ari da jadanik. Toki horretan 1.500-1.700 etxebizitza eta ekipamendu publiko berri eraikitzeko xedea dute. Halaber, auzoan Urumea ibaia nola integratuko duten aztertzen ari dira, eremuari kalitatea bermatzeko.

Eneko Goaiaren ustez, hitzarmena historikoa da, hiriaren garapenerako giltzarri izanen omen baita, duela ehun urte Defentsa Ministerioari Urgul Mendiaren militar eremuaren edo San Telmo kasernaren erosketak izan ziren bezala.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/11/24

Frontball Planet, euskal bideo-jokoa

Etxetik atera gabe eta eskuak minberatu gabe pilotan aritzea posible izanen da laster, Frontball Planett bideo-joko berriari esker. Jon Cortazarrek garatu du jokoa Bilboko Relevo estudioan, Play Station Talents ekimenaren babespean. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren eta Espainiako Pilota Federazioaren oniritziarekin, 2008an sortu Frontball Kirol-diziplinan oinarritzen da joko berria.

2023ko lehen laurdenean merkaturatuko da Frontball Planet eta jokalarientzat eskuragarri izanen da orduan PS5, PS4 eta PC plataformetan. Garatzaileen arabera, prezio apalean eskuratzeko gisan izanen da, argitalpen plataforma desberdinetan

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/11/24

Itsaraz parke eoliko proiektua

Duela zenbait aste Azpeitian egin bezala, Norvegiako Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak eman ditu azaroaren 16an Aramaion (Araba). Aramaio eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoak 60,4 megawatteko gaitasuna izanen luke. Instalazioak 44.000 etxebizitza baino gehiago hornituko lituzke. Proiektua oraino abiatu baizik ez da egin, baina gauzatzen balitz, erkidegoko parke eoliko handiena litzateke.

Enpresako arduradunekin batean, Lierni Altuna auzapezak eta Iban Herrarte auzapez ordeak parte hartu dute bilkuran. Hautetsiak herritarren zalantzak eta kezkak argitzera entseatu dira.

Bilkura aitzin, herritar andana bildu da Herriko Etxe aitzinean, protesta egiteko eta biltzar denboran etengabe entzun dira proiektu hau begi onez ikusten ez duten jendeen oihuak. Herritarren kexuaren arrazoietako bat da enpresa kanpokoa dela eta ez Euskal Herrikoa. Halaber, bilkura hau propaganda hutsa izan dela pentsatzen dute. Azkenik,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/11/24

Brouard eta Muguruzaren omenez

Joan den igandean 38 urte eta 33 urte bete dira, hurrenez hurren, Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak hil zituztenetik. Urteburu honen oroitarazteko, aitzineko ortzegunean Sortuk lore eskaintza egin zuen Brouardek iker-gela zuen lekuan, eta "estatu terrorismoaren inpunitatea" salatu zuen.

Sorturen Bizkaiko arduradun Paul Lakaren arabera, Brouard eta Muguruza "estatu egiturek antolatutako gerra zikinaren biktima" izan ziren. Espainiako Barne Ministro ohi Jose Barrionuevok berriki egin adierazpenak oroitarazi ditu eta gehitu du adierazpen horiek erakusten dutela "gerra zikinaren atzean estatu arrazoia defendatzeko estatu egiturek antolatutako eta finantzatutako sare oso bat" izan zela.

Igandean, berriz, Egiari Zor fundazioak Brouard eta Muguruzaren aldeko ekitaldia antolatu du. Lore eskaintza egin da Bilboko Ametzola parkean Brouarden omenez ezarria den oroitarriaren aitzinean. Ondotik, ekitaldi politikoa izan da Errekalde plazan, eta han Triple...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/11/24

Memoria historikoa

Duela 85 urte, Euskal Herriko milaka haur erbestera eraman zituzten, gerla zibiletik ihesi. Haiek guziak omentzeko ekitaldia egin da azaroaren 18an, Santurtzin (Bizkaia) Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 1937an ebakuatu zituzten pertsonetarik zenbaitek ekitaldian parte hartu dute. Karia horretara, erbesteratze hura gogora ekartzeko eskultura ezarri dute portuko kaian, handik abiatu baitzen 4.000 haur, nonbait han, zeramatzan Habana ontzia, 1937ko maiatzaren 21ean.

Honela mintzatu da lehendakaria: "Duela 85 urteko irudiek, gaurko irudiek, gerrari ezetz esatera garamatzate. Berriz ere berresten dugu indarkeriarik eza eta elkarrizketa gatazkak konpontzeko metodo gisa; berresten dugu printzipio eta balio etiko eta demokratikoekiko engaiamendua".

Gainera, Urkulluk Euskadiren izaera abegitsua nabarmendu du. Zehazki, gaur egun Saharako haurrak edo Txernobil eskualdekoak errezibitzen dituzten familiak aipatu ditu, bai eta ere Errusiako inbasioaren biktima diren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/11/24

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Milaka lagun karrikara atera dira joan den larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, aberastasunaren banaketa bidezkoa galdegiteko, langile klasearen pobretzea nabarmena den garai honetan. Erretretadunen eta soldatapekoen erosahalmena berreskuratzea ere galdegin dute, bai eta hezkuntza, osagarria edo zaintza sistema bezalako zerbitzu publikoen hobekuntza ere.

Pentsiodunen Mugimenduak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten bertze 34 kolektibok deituak zituzten manifestaldiak, hala nola ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek.

"Pobretzearen aurrean, aberastasuna banatu" edo "Pobretzeari STOP! Bizi baldintza duinak eta prezioen kontrola" izan dira manifestaldietan entzun diren leloetako batzuk.

Ildo horretan, manifestariek 1.400 euroko gutieneko soldata eta 1.080 euroko gutieneko erretreta saria aldarrikatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzari galdegin diote "egin behar duena egiteko" jende guziei bizitza duina ahalbidetuko dieten zerbitzu...

Irakurri segida

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016