Herriz Herri - Ibarla (NB) | 2022ko Azaroaren 24a
Dolu
Duela guti, zendu da Arño Harizpuru Urrutikoa, 90 urtetan. Hainbeste urtez Ibarlako auzapez egon zen eta dudarik gabe segurta daiteke izan zela Oztibarreko lehen hautetsi abertzalea bere ahalegin guzia egin duena herriaren alde. Adina dugunok oroitzen gira herriak izan zuen euskal kulturaren aldeko oldea: antzerki urtaldi bikain haiek eta gero Etorki balleten Ibarlaratzea, Apezetxean baitzuten lantoki-egoitza beren turnaden artetik. Arño ezagutu dugunok bagenekien haren emankortasun suharraren berri haren bat-batekotasuna, jakinmina, umore argia eta laguntasun leiala nolakoa zen.
Errotik euskaldun fededun baitzen Arño, goian bego!











