Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Azaroaren 24a

Eskubaloia - Liburu berri - Hazkurri Bankua

Eskubaloia%20-%20Liburu%20berri%20%20-%20Hazkurri%20Bankua

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, 1. taldeak 22/26 galdu du Hendaiaren kontra, partida guzian ongi ihardukiz, bainan hondarrean amor eman behar ukan du. Partida hau departamenduko derbiaren kontu zen.

Neskek Frantziako koparen kontu, erregional mailan 22/19 irabazi du Oloron Luck de Bearn taldeari.

Balentria ederra, ozka bat gorago baitira.

Kanbo-Irisarri 2. taldeak ere 33/32 irabazi du Bosdarros-eko ekipoaren kontra.

Heldu den larunbatean gizonen 1 taldeak, nazional 2 mailan, Limoges errezebituko du (19:00). 2. taldea Assonerat joanen da (19:00).

Frantziako xapelgoaren kontu 18 urtez petik den Irisarri-Atharratze taldea Billeren ariko da (14:00)

Kanbo-Irisarri, nesken 1. taldea, Nafarroaren kontra ariko da (21:00).


Liburu berri

"Hitza hezi bihotza hazi" Xan Errotabeherek bere liburu berria presentatuko du azaroaren 26an larunbat goizean (10:30), Ospitalean. Autorea hor izanen da bere liburuaz hizkatzeko, liburuak kondatzen ditu gizaldiz-gizaldi, ahozkoz zabaldu Euskal Herrian gertatu istorio eta ipuinak.

Sartzea urririk da eta euskaraz, jende heldu guzieri idekia.

Hazkurri Bankua

Aitzineko urtetan bezala, behartsuentzat, Hazkurri Bankuak, larunbatean 26an, emaitzak bilduko ditu, Postako bulego ondoan. Ahal duenak ekar ditzake kontserbatzen diren janariak: irrisa, pasta, olio, kontserba eta beste, berdin haurrentzat baliatzen ahal diren jateko eta artatzeko gauzak ere. Aitzinetik eskerrak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016