Ba ote dakixu? | 2022ko Azaroaren 24a

Bobigny, abortuaren auzia (2/3)

Gilen Bacho

Bobigny_%20abortuaren%20auzia%20(2/3)

Bobignyko auzia testuinguru berezi batetan iragan zen. Zenbait urte haietan jadanik mugimendu feminista gero eta indartsuagoki mobilizatzen zen kontrazepzio eta abortu librearen alde. 1960 hamarkada osoan familia plangintzaren aldeko mugimendu frantsesa borrokatu zen kontrazepzio librearen alde eta azkenean emaitzak lortu zituen. 1967an, Neuwirth legeak antisorgailuen saltzea legeztatu zuen baina baldintza murrizgarriekin. Adingabeek bakarrik beren burasoen baimenarekin erosten ahal zituzten ant

"Ez dute gehiago guretzat erabakiko"

1969an, jurista eta mediku ezagutu zenbaitek Anea elkarte nazionala sortu zuten abortuaren ikerketarentzat. Abortu terapeutikoa zabaltzea defendatzen zuten, emazteen bizia babesteko: "Ehunka hil urtero, hamar milaka esterilizatuak, enbaldituak eta mutilatuak kondatu gabe. Hori da abortu klandestinoaren bilana Frantzian." 1970ean, Peyret doktoreak abortu terapeutikoaren aldeko lege proposamena aurkeztu zuen. Sorpresa izan zen, gaullista eta katoliko praktikatzailea baitzen baina ideiaz kanbiatu zuen esperientzia pertsonal eta tragiko batengatik (bere paziente bat zendu zen abortu klandestino baten ondotik, egitea errefusatu zuena). Ber mementoan, 1970eko udaberrian, emazteen askatasunaren mugimendua (MLF) espazio publikoan agertu zen emazteen libertatearen alde borrokatzeko, partikularki beren gorputzari buruz, "ez dute gehiago guretzat erabakiko" lemapean. 1971ko apirilaren 5ean, Nouvel Observateur astekariak "343en Manifestua" agertu zuen, nun 343 emazte famatuk abortatu zutela deklaratzen zuten. Kontrazepzio eta abortu librearen aldeko manifestua zen. Azaroaren 20an, manifestazio handi bat antolatua izan zen Parisen. Hilkutxa bat jende lerroaren gibelean ezarria izan zen abortu klandestinoen biktimak gogorazteko.

Auzia, mintzaleku bat

1971ko udaberrian, Gisèle Halimik Choisir elkartea sortu zuen emazteen borroka juridiko planora eramaiteko. Berehala, laguntza galde gutun anitz errezebitu zituen. Haien artean, Michèle Chevalier-en gutunak interesa piztu zuen. Halimik Michèle Chevalier-i eta beste akusatueri auzi hori abortatzeko libertatearen aldeko mintzaleku bilakatzea proposatu zuen. Marie-Claireren auzia ateak hetsirik iragaiten baitzen, hunen amaren eta "konplizeen" auzia zen mintzaleku bilakatuko. Estrategia antolatzen zen igande arratsaldetako bilkuretan, Simone de Beauvoir edo Gisèle Halimiren etxeetan. Desberdintasun sozialeri eman behar zena lehentasuna ala emazte guzien egoerari? Gisèle Halimik defentsa estrategia moralitate testiguen inguruan antolatu zuen. MLFko beste militante zenbaitek pentsatzen zuten, Simone de Beauvoir-en sostenguarekin, auziak behar zuela emazteen boza entzunarazi eta ez gizon famatu zenbaiten boza. Baina Halimi ez zen ideiaz kanbiatu. 1972ko azaroaren 8an, Marie-Claireren amaren eta "konplizeen" auzia hasi zen. Jujeak aldi zenbaitez "ez (zela) legea jujatzen" baina "datuak" eta hor ziren "pertsonak" errepikatu zuen. Baina Halimik ez zuen jujearen nahia segitzen eta 16 "testigu" deitu zituen, ez zirenak aferari zuzenki lotuak (Jean Rostand Akademiako kide eta biologoa, François Jacob medikuntzako Nobel saria, Michel Rocard politikaria eta "343en manifestuaren" izenpetzaile zenbait). Françoise Fabian eta Delphine Seyrig aktoreen bai eta ere Claude Servan-Schreiber kazetariaren testiguek desberdintasun sozialak eta legearen injustizia argiki erakutsi zituzten, denek abortatu zutela deklaratu baitzuten problemarik ukan gabe justiziarekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016