Herriz Herri - Hazparne (L) | 2022ko Azaroaren 24a
Haritz Barnen film-eztabaida eta konferentzia - Liburu azoka - Oinak Arin dantza taldea
Haritz Barnen film-eztabaida eta konferentzia
4ème de cordée, Manaslu 8163m - Iparraldeko hiru alpinistek: Frédéric Arburua, Maialen Berterretche eta Jakes Sallaberremborde, Himalaian kokatzen den Manaslu mendia igo dute. Abentura hunkigarri eta arriskugarri hori filmatu dute eta dokumentala zinema geletan agertzen dute, ondotik ikuslegoarekin solastatzea proposatuz.
Hori eginen dute Hazparnen azaroaren 25ean (20:30). Txartelak aitzinetik hartzea hobe.
Arteari buruzko konferentzia - Badu orain bulta bat noiztenka, J. Philippe Mercé artean berezitua denak, konferentziak eskaintzen dituela nunahi eta bereziki Hazparnen, berak dakien gisan, artea aparteko molde batean begiratuz eta aurkeztuz. Kopuru handian entzutera joaiten zaion publikoa beti loriatua uzten du. Azaroaren 30ean asteazkenez, eskainiko du ondoko konferentzia (18:30), "Artearen eskala: neurriaren obrak...". Sartzea urririk da.
Liburuaren azoka Pierre Espil mediatekan
Azaroaren 26an, larunbatez (10:00À¢Æ''18:00). Ondoko idazleak liburutegian aurkituko dira, egun guzian haien liburuen aurkezteko, jendearekin hitzegiteko eta nahi duenari liburua saltzeko bistan dena: Pierre Ranchon, Laure Keesing, Françoise le Gloahec, Gérard Romero (BD), Arminda Fernandes Andiazabal, Alain Lamaison, Loic Le Doeuff, Thierry Fournet, Gérard Lackoy Guesnier.
Idazle horien presentziaz gain animazioak proposatuak dira:
Eguberriko tailerra (14:00), 7 urtez goitikoentzat, Arminda Fernandes Andiazabal anderearekin. Izena aitzinetik eman behar da 05-59-70-16-83 zenbakian edo mediateque@ville-hasparren.fr gunean.
Ipuinak (16:30) Gianmarco Totorekin. Hastapenean, publikoak txotxetan tiratzen ditu aditza, heroia... hots ipuinaren funtsezko elementuak. Hauek erabiliz, artistak ipuin bat inprobisatzen du... Zazpi urtetarik goiti.
Oinak Arin dantza taldea
Hau da Beskoitzeko dantzari taldearen izena. Hirurogei urtekari ikusgarri bat muntatu dute, 150 dantzarirekin. Belaunaldi nahasketa batek sorkuntza ikusgarria eman du"Eta orain zer?" deitzen dena. Bigarren aldiko publikoari eskaintzeko gogoa dute, Mendeala gelan, azaroaren 26an (20:30)
Aitzin eta ondotik, Bardozeko eta Beskoitzeko ikastolek ostatua atxikiko dute, taloak eta edariak salduz.











