Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Azaroaren 24a
Heriotze - Euskaraldia - Ganer hustea
Heriotze
Joan den ostegun goizean, azaroaren 17an, gure artetik aireratu da Sophia Ithurralde, bost urteko aingerutxoa, Halkeiko familiakoa. Bai... bost urte besterik ez zuen Sophiak. Bere bizitza laburra eritasunaren kontra borrokatzen eraman ondoan, azkenean gaitza nagusitu zaio. Ehorzketa elizkizuna iragan da joan den astelehen arratsaldean Itsasuko elizan.
Egia da halakoetan herri osoa dolutan senditzen dela, familiari dolumin beroenak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Euskaraldia 2022
Bete betean dugu Euskaraldia, euskararen erabilpena sustatzeko ekimena, dakitenak eta ikasten dutenak mintzatzera lehiatuz eta beste guziak euskara entzutera gomitatuz. Karia hortara hainbat ekitaldi antolatuak izan dira joan den asteburuan. Baina euriagatik (ez dut erran nahi "denbora txarragatik") ez dira denak pentsatu bezala egin ahal izan.
Dena dela, aitzina segitzen du Euskaraldiak eta huna heldu den asteburu huntan nola iraganen diren gauzak Itsasun:
- Azaroaren 25ean, ostiralez, sukaldaritza tailerra Atharrin, Mixele Aguerrerekin: arrain-barazki nafartar platera + deserta = 10,00€,
- Azaroaren 26an, larunbatez, zinema gaualdia (18:00), Sanoki gaineko gelan (marrazki biziduna),
- Azaroaren 27an, igandez, mendi ibilaldi familiarra piknikarekin, abiatzea Elizaldian (10:00).
Ganer hustea
Heldu den igande huntan, azaroaren 27an, iraganen da ganer huste hau Atharri ezker paretan, (9:00-17:00). Eskola publikoko ikasleen gurasoek dute antolatzen, toki bat beiratzeko huna Letiziaren telefonoa: 06-81-59-19-08.










