Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2022ko Azaroaren 24a

Integrazio Batzordearen alde - Adinekoen bazkaria

Integrazio%20Batzordearen%20alde%20-%20Adinekoen%20bazkaria

Integrazio Batzordearen alde

Donibane-Ziburuko Gaztetxeak Integrazio Batzordearen alde ganer hustea antolatzen du. Abenduaren 3an (9:00-18:00), Akotz auzoan iraganen da. Izen emaiteko mezua bidali 06-75-77-49-28 telefonora. Hiru metroko mahaiak dira eta toki bakoitzak 15€ balio du. Jateko eta edatekoa segurtatua da.

Adinekoen bazkaria

Herriko Etxeak abenduaren 15ean (12:30), Senpereko Inharrian bazkaltzera gomitatzen ditu 70 urte baino gehiago duten donibandarrak. Autobusez joanen dira, izen emaitea abenduaren 5ean iraganen da (8:30-12:30), Lagun Artean egoitzan, nortasun ageria erakutsi beharko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016