Herriz Herri - Bardoze (L) | 2022ko Azaroaren 24a

Emazteen nazioarteko astea kari

Emazteen%20nazioarteko%20astea%20kari

Emazteeri egin bortizkerien kontrako borroka nazioarteko astearen kari, Bardozeko herriak, Euskal Elkargoak eta "Erran eta Bizi" elkarteak batera, deneri zabalduak zaizkien aktibitateak antolatzen ditu, azaroaren 26an larunbatez (9:00) eta 27an igandez (17:00), urririk. Bi egun horietan autodefentsa, yoga, Meuf'In taldearen kontzertua, zine-eztabaida, Déesse Padma tailerra, Evidanse taldearen ikuskizuna proposatuak dira. Jateko eta edateko izanen da. Bestalde Bastidarrak enpresak esne-goxokiak eta Pressoir du Pays Basquek fruitu jusak, kitorik eskainiak ere dastatzen ahalko dira.

Animazio guziak ezkerparetan eta zinema gelan iraganen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3666. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016