Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 31a
“Mondragon Corporation Cooperativa” taldeak 289 enpresa biltzen ditu, erdia kooperatibak dira, lau sektorez osatua: industria, finantza, saltegiak eta Mondragon unibertsitatea.
Gasteizen bildu dira MCC taldea osatzen duten 100 bat kooperatibetako 650 bat ordezkari. Nahiz eta testuingurua ez baikorra izan, 2024an 11.213 milioi euroko fakturazioak egin dira (%1,26 gehiago) eta 632 euroko milioiko etekina. 70.085 langilek kooperatibetan lan egiten...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 31a
Eusko Jaurlaritzak egin inkesta batek genero indarkeriari buruzko zenbakiak agertu ditu. Ondorio nagusia argia da, Euskadin bizi diren 16-85 urte bitarteko emazteen erdiak genero indarkeriak jasan ditu (%48,2). Txostenaren arabera, bikotekidean diren emazteen %29,4k (260.726) indarkeria mota bat jasan behar ukan du (fisikoa mehatxuak barne, sexuala edota psikologikoa) eta %15,7k bikote eremutik kanpo (146.651 emazte). Sexu indarkeriari begiratuta, emazteen %8,3k (73.743) familian jasan du...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Oharrak
Egin ditudan kronikak iduriz irakurriak dira eta noiznahi oharrak hartzen ditut, ene kroniketan zerbait ahantzi dudalakoz edo oker ibili naizelakoz.
Konparazione Euskal Herriko unibertsitateko erakasle den Julen Manterola jakintsuak bi gauza aipatu dizkit.
Hemen behin kontatu nuen nola atzemana izan zen Ahüzkiko iturriaren uraren bertutea. Zuberoko gazte bat hiltzera kondenatua izan zen ihizin legez kanpo ibili...
Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 31a
Otsantzeko Maria Magdalena kapera hiru udalerrien eremuen juntan aurkitzen da: Uztaritze, Zuraide eta Senpereko lurretan. Euskal Herriko kapera gehienak goi-guneetan aurkitzen badira, baseliza hau oihan zokoan, zolan, erreka bazterrean kokatua da. Beti irekia, bere xume, apal, arruntean, beilari-bisitariari bakezko grazia batekin egiten dio ongietorria. Ez da leku isilagorik, ez sinpleagorik, ez lasaiagorik. Bere hutsean zerbaitek edo norbaitek betetzen du. Hor,...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Azken eguna! Azken desafioak! Azken besta!
Ekainaren 23an, astelehenez, egun berezia izan da ikasle eta kolegioko ekipa guziarendako. Azken eguna, azken desafioak, azken besta, azken agurra izan baita! Egun hori ahal bezain ongi antolatzeko, mailako ikasle eta irakasle guziak mobilizatu dira. Txirrina jo eta, talde guziak lanean ezarri dira, hala nola hirugarreneko ikasleek antolatu dituzten olinpiaden materiala instalatu, laugarrenek...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Baigorri Donosteiko ikasleak Bizkaian gaindi
Seigarren eta bosgarreneko ikasle elebidunak Bizkaira joan ginen maiatzaren 19tik 20ra. Leheneguna Gernikan pasatu genuen. Lehenik Bakearen museoa bisitatu genuen eta han ikasi genuen 1937an hiri hau xintxirikatua izan zela Hitlerren hegazkinen bonbardaketen ondotik. Gernika hautatu zuten, euskaldunen hiri garrantzitsua baitzen. Han ikusi genuen ere Picassoren Gernika taularen kopia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016