Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a

Haziak loratzen

Ramuntcho deitzen naiz

Ihartze baserrian bizia (2/3)

Egun batez, ideia biziki ona bururatu zitzaidan: erranen diot aitari ezin naizela baserrian egon, kontrola ukanen baitut eskolan, ezin dudala huts egin…

Eta… martxatu zen… Gero eta kontrol gehiago nituen eskolan…

Ihartze baserrian, hastapenean, euskaraz mintzatzen ginen. Denok. Ez dakit erraten zuzenki noiz aldatu...

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 31a

Opor ordainduen historia (2/3)

1936a, Frantziako historia sozialean egona den urtea da. Udaberrian, Fronte Popularrak Parlamentuko hauteskundeak irabazi zituen. Ezkerreko hiru alderdiak, erradikalak (zentrotik hurbilak zirenak), sozialistak eta komunistak, Fronte Popular koalizioan elkartu ziren. “Ogi, Bake, Libertate” lemapean, Fronte Popularraren programa moderatua zen. Faxismoari buru egitea eta demokrazia liberala defendatzea ziren helburu nagusiak. Baina, ezker alderdien batasunak eta garaipenak langileei esperantza hand

Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 31a

Hasia da Boisen Jaialdi 2025 besta erraldoia

BOISE, IDAHO.

Estatu Batuetan, Idaho estatuko hiriburua, Boise, Gernikarekin ahaidetua dena, euskal diasporaren hiriburu bilakatuko da aste huntan, uztailaren 29tik agorrilaren 3ra, Jaialdi 2025 besta erraldoiaren karietara, bost urtetarik behin ohi den bezala. Lerro hauek idazten ari dena ere Boiseratu da eta, igandean heldurik, aireportutik beretik irakurtu ahal izan zuen pantailetan Welcome edo Ongietorria ematen zuten mezuak, jende andana bat igurikatzen...

Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 24a

Kaledonia Berria Estatu berri bat?

Akordio berri bat agertzen da Kaledonia Berriarentzat. Jaz gertatu diren pataska odoltsuen ondotik aterabiderik gabeko ateka gaitzetik ateratzeko leiho bat ideki da. Pundu anitz argitzekoak eta baieztatzekoak dira oraino bainan uztailaren 12an aurkeztua izan zaukuna egiaztatzen bada etapa erabakikorra izan ditaike Kanakiako autoderminazioaren bidean.

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Udaleku bat hetsia Bakion

Bakioko (Bizkaia) Udalak The Wild Ones enpresak kudeatzen duen Verano Aventura udaleku pribatua hetsarazi du, haurren segurtasuna bermatzeagatik. Erabaki honen arrazoia da haurrak errezibitzen zituen eraikinean garbitasun eta segurtasun falta seinale argiak aurkitu dituztela.

Burasoek 500 euro nonbait han pagatu zituzten, beren seme-alabek “esperientzia ahaztezina” bizi zezaten, eta hona nolako etxea kausitu duten: bazter zikinak, elektrizitate azpiegitura arriskutsua, tronadura...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Eskumenen transferentzia

Imanol Pradales EAEko lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Madrilgo Moncloa Jauregian bildu dira uztailaren 15ean, Bitariko Batzordean, bi gobernuen arteko lankidetza agenda finkatzeko eta oraino eskualdatu gabe gelditzen diren eskumenak gauzatzeko.

Bi gobernuburuek adostu dute Euskal Autonomia Erkidegoari euskal itsas bazterrari dagozkion Estatuko uretako itsas salbamenduko funtzioak eta zerbitzuak eskualdatzea, Gernikako Estatutuaren 12.10 artikuluan emana...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016