Orotarik | 2025eko Uztailaren 24a
Brebetako emaitzak
Uztailaren 8an, asteartez, Brebetako emaitzak atera dira. Zorionak eta txaloak aurkeztu diren PLK-ko ikasle guziei! 8 ikaslek oso ongi aipamena epaimahaiaren goresmenekin lortu dute, 28 ikaslek oso ongi zehaztapenarekin lortu dute, 22 ikasleek ongi zehaztapenarekin, 7k aski ongi aipamenarekin eta
1ek onartua.
Txalo bero bat deneri! Eta orain bakantza on zuei!
...Orotarik | 2025eko Uztailaren 24a
Bertso proiektua
Egun on deneri! Ziburuko San Mixel eskolako lau ikasle gira. CM2 mailan gira eta gure artikulua bertsoari buruz da. Josu Txoperenarekin bertso proiektu bat egin genuen. Baina nor da Josu? Josu bertsolari famatua da eta anitz sari irabazi ditu. Berarekin, bertso batzuk landu genituen, bereziki Amets Arzallusenak. Gure bertso proiektuaren gai nagusia ondokoa zen: ihauteriak. Josuren laguntzarekin bertso bat idatzi genuen....
Orotarik | 2025eko Uztailaren 24a
Ramuntcho deitzen naiz
Ihartze baserrian bizia (1/3)
Sortu nintzen egunean, 1953ko otsailaren 13an, elurra egiten zuen. Burasoek hau beti errepikatzen zidaten urtebetetze egun bakoitzean. Ramuntcho izena dut, eta hau idazten nuen garai honetan, tch-rekin.
Ihartze deitzen den baserrian sortu nintzen, handitu nintzen eta han bizi naiz gaur egun ere.
Anaia bat eta bi arreba...
Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 24a
Uda heldu zaigu eta harekin batera oporrak. Claude Goguel INSEE-ko administratzaileak idatzi zuen bezala, 1967an, frantses langileentzat, “urtea bi denboraldi desberdinetan zatikatzen da: bakantzen igurikatzea eta bakantzak”. Udan, oporren hartzea naturala iduri zaigu egun (bidaiatuz edo ez) baina luzaz ez zen hola izan. XX. mende hastapena arte, aberatsek bakarrik (burgesek eta nobleek) denbora eta dirua bazuten bakantzetara joateko (Normandiako kostaldera partikularki). Bidaiatzea klase pribil
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 24a
BOISE, IDAHO.
Gero eta hurbilago da Jaialdi 2025, aurten uztailaren 29tik agorrilaren 3ra Estatu Batuetan, Idaho estatuko Boise hiriburuan eginen den euskal besta erraldoiaren hastapena. Heldu den astean eta ondokoetan mintzatuko gira gehiago, baina erran dezagun nehoiz baino handiagoa igurikatzen dela aurten. Aitzina dezagun, AEBko bederatzi dantza talde, eta kantu eta musika talde euskal amerikar gehiago bilduko direla. Euskal Herritik jende multxo handia joanen da,...
Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 17a
Mundu osoko populazio 8.231.613.070 pertsonetara heldua da. Demografiak populazioen aztertzeko aukera emaiten du: jendeen kopurua, adina, sexua eta egoera zibila zein nolakoak diren jakiten da. Ikerketa horri esker etorkizunarentzat jendartearen bilakaera ezagutzen ahal da.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016