Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 17a
Luzaz, Elizarentzat, erregimen politiko “naturala”, beharrezkoa zena gizartea antolatzeko eta ordena begiratzeko, monarkia zen, partikulazki “Jainko eskubideko etorkizko monarkia”. Frantzian, Erregea “Jainkoaren lotinanta zen lurrean” baina iraultzak ordena hori hautsi zuen eta, III. Errepublikako egoeran sustut, Eliza eta Estatuaren arteko harremanak txartu ziren (1877an, Gambettak “klerikalismoa zela etsaia” erran zuen). Baina Leon XIII.ak Elizaren posizioa, Errepublikari buruz, kanbiatu zuen.
Euskal diaspora | 2025eko Uztailaren 17a
BAIONA.
Giro ederrean egin zen joan den larunbatean Baionan, urte guziz hiriburu lapurtarreko besten karietara Frantziako euskal etxeek gauzatzen duten bazkari eta elgarretaratzea. Hor ziren Pariseko Euskal Etxea, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra, Paueko Lagunt eta Maita, Montpellier-ko Eskualdunak, Tolosako Denak Bat, Lyoneko Euskal Etxea eta aurten antolatzaile zen Marseillako Euskal Etxea. Gomitatua zen baina ez zuen ordezkaririk igorri Saint Pierre eta Mikeluneko...
Mundu zabalean | 2025eko Uztailaren 10a
Bero itogarriak jasan ditugu joan den astean. Beroa udan ez da harritzekoa. Zergatik hainbeste aipamen? Kezkagarriena da epe luzeko tenperatura heina ari dela emendatzen, aldaketa klimatikoaren ondorio latz guziekin. Duela hamar urte Parisen finkatu 1,5 graduko muga gainditzen ari gira eta gradu hamarren goratze bakotxak baditu bere ondorioak. Gorakadaren mugatzeko hartzen dugun beranta anitz kostatuko zaie gure haurreri.
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Bilboko Udalak 35 lan eskaintza publiko plazaratuak zituen urte hastapenean, eta lanpostuen %70etan euskararen ezagutza baldintza gisa ezarria zuen. Joan den martxoan, ordea, lan deialdi prozesuak ezeztatu zituen. Aldaketa batzuk egin ondoan, berriz zabaldu ditu, baina oraingoan euskara eskakizunak %40 lanposturentzat dira soilik. ELA sindikatuari erabaki hau “salagarria” eta “oso kezkagarria” iduritzen zaio, eta horregatik auzitara eramanen du afera.
Euskara eskakizunak...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 48. edizioa urriaren 4an hasiko da Auritzen, eta finala azaroaren 29an jokatuko da Iruñeko Nafarroa Arenan, Euskal Herriko azken Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen leku berean. Nafarroako Bertsozale Elkarteko antolatzaileek honela azaldu dute finala lehen aldikoz leku horretan egiteko hautua: “Nafarroan bertsolaritza izaten ari den gorakadari esker, urrats kuantitatibo eta kualitatiboa emateko apustua egin dugu”.
Txapelketaren lehen fasean...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a
Azurmendi Otaegi pentsalari eta kulturgile handia uztailaren 2an zendu da, 84 urtetan, eritasun luze baten ondorioz. Saiakera egile gisa, obra mamitsu eta nasaia utzi du. Horrez gain, poeta eta irakaslea ere izan zen. 1965ean, euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta ohorezko euskaltzain2010ean. UZEIren, UEUren eta hizkuntza eta kultura arloetako bertze hainbat ekimenen sortzean parte hartu zuen, hala nola euskara batuarenean, Jakin taldeko zenbait lagunekin batean.
Preseski, Jakin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016