Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 03a

Hegaluzearen denboraldia

Hasi da hegaluzearen denboraldia, orain arte Getariako portura 8.000 kilo etorri dira. Datozen egunetan euskal arrantzaleek arrantza handiak espero dituzte eta arraina kostaldetik hurbil izanez hegaluze anitz atzematea. Lehen hegaluzeen sal-neurri kiloko prezioa 13 eurotan da.

...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 03a

Gero eta euskal hiztun zaharragoak Donostian

Donostian euskal hiztunaren profila zahartzen ari da. Ondorio hori Herriko Etxeak agertu du, Siadeco elkarteari galdegin ikerketaren emaitza ukan eta. Udalak iazko udazkenean Siadecori eskatu zion hiriko hizkuntzari buruz datuak agertzea. Iragana oinarri hartuta, hamar urte barne Donostian zer hizkuntza joera izan den ikertu du. Juanjo Allur eta Unai Oiartzun Siadecoko kideek azaldu dute biztanleen erroldak ezinbestekoak izan direla ikerketaren metodologia...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 03a

Kukumarro

Txupinazo, dupina, eltzea eta lapikoa

Sukaldean, salda edo zopa edo beste egosarazi nahi delarik, zein ontzitan egiten den aipatzen da hiru izen hartuz: dupina, eltzea eta lapikoa.

Lapikoa bizkaieraz erabiltzen da gehienik, Gipuzkoako herri gutitan ere bai. Eltzea erdialdean, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta ez da guziz ezezaguna Lapurdin. Azkenik eremu handiena hartzen duen hitza...

Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 03a

Eskualdatze bidean

Iragan ekainaren 5eko alean (3789) Ainhoa Etcheniquek agertu editorialak emaiten daut gaurko artikuluaren gaia. "Aitatxi beti xutik" izenburupean, iduritzen zaut Ainhoak harridura eta miresmen doi batekin egiten duela Herria astekariaren laurogei urteko ibilbidearen irakurketa, bere hogei urteen gailurretik. Hunkigarria zait erraiten duena, eta gogoetagarria.

"Herria elkartasuna, militantismoa eta ematearen sinboloa dela iduritzen zait" dio Ainhoak. Hogei urteko gazte...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 03a

Itsas bazterretik

5.eko ikasle batzuk booktrailer lehiaketan!

"Booktrailer" bat, quâ€es aco?

Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den "trailerra" bezala, liburu baten inguruan ere "booktrailer" bat egin daiteke, Canva edo E-movie programak baliatuz.

Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa muntatu dute, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel...

Orotarik | 2025eko Uztailaren 03a

Haziak mintzo

Largente eskolako ikasleak dantzan

Gure dantza proiektua kolegioko laugarrenekin, Scène Nationale du Sud Aquitaine eta Bilaka kolektiboaren kolaborazioarekin egin dugu.

Lehenik, otsailean, arrats batez, Bilaka kolektiboaren "Bezperan" sorkuntza ikusi dugu Michel Portal antzokian. Bazen dantzari bat Arthur deitzen zena. Berarekin, eskolan, dantza tailerrak egin ditugu eta saio anitzen ondotik, dantza bat sortu dugu.

Maiatzaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016