Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Sanferminak hurbiltzen ari direla seinale, Joseba Asiron Iruñeko auzapezak jakinarazi du zein elkartek botako duen txupinazoa uztailaren 6an, nafar hiriburuko besten irekitzea iragartzeko.
Aurten Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak ukanen du ohore hori. 2025eko edizio honentzat, 20.045 iruindarrek baino gehiagok parte hartu dute bozketan, eta talde irabazleak bozen %52,85 erdietsi ditu. Sekula ez omen du hainbertze jendek bozkatu suziria nork jaurtiko duen hautatzeko. Plataformak...
Mundu zabalean | 2025eko Ekainaren 26a
Aberats biziki handiak gero eta aberatsagoak dira mundu guzian. Frantzian, estatuko defizita kronikoa apalarazteko jende guzieri indarra galdegiten delarik, proportzionalki zerga gutiago pagatzen duten ultra aberatseri %2ko zerga finkatzea ez da onartua izan senatuan. Aberats handiek segitzen ahalko dute gizentzen.
Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a
Kirol egokitua 5.ean
Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezia ukan dute. Aste hau Gipuzkoako kirol egokituko federazioarekin batera eramana izan da. Aste honen helburua inklusioa sustatzea izan da, ikasleen enpatia lantzea eta desgaitasunei buruzko estereotipoak haustea.
Hala nola, ekainaren 2an astelehenez, 3 gelek Gipuzkoak federazioko bi langilerekin sentsibilizazio saioa ukan dute,...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a
Bortua ezagutzeko asmoz...
Ekainaren 2 eta 3an, Mayorga eta Etchecoparreko sail elebiduneko 5.ekoek bi egun pasatu genituen Irisarriko Ospitalea zentroan.
Egonaldi horren helburua gure inguruetako bortuak hobeki ezagutzea izan zen.
Manu Iñarra animatzaileari esker, ikasleek Euskal Herriko bortuei buruz gehiago ikasi zuten. Nahiz eta mendi hauek ezagunak izan, misterio pixka bat beti...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a
Erronka kantua
Azalpena: guretzat, Seguran (Gipuzkoan), Iparra-Hegoa ekimeneko azken egunean parte hartzea ele berri edo euskaldun berri gisan, harat joatea kantatzera egiazko erronka zen.
Begi kliska bat eginez abentura horri, kantuaren aipagaiek euskararen errealitatea agerian uzten dute: euskara dakitenek ez dute hainbeste baliatzen hemengo hizkuntza eguneroko solasetan. Hizkuntzari bere tokia emateko erronka handia beharko dugu...
Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 26a
Luther-ek errepresio gogor bati dei egin zuen (uztailean, bere hitzak eztitu zituen, sentitu baitzukeen urrunegi joana zela, baina berantegi zen). Erreformaren beste lider batek, Melanchthon-ek, printzeen aldea hartu zuen ere, justifikazio honekin: "Ebanjelioak autoritateei obedientzia fermuki eskatzen du". Erreforma luteranoa "printzeen erreforma" bilakatu zen, jazarraldi popularraren kontra.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016