Gogoa hazi | 2025eko Ekainaren 19a
Halako batez, gauak gauari, karrikaz karrika, etxera doa Esteban. Doi bat edana hain segur. Bat batean, behaztopatzen da. Oinetan senditu duenak izitu du, zangoak harri bihurtu zaizkio, hotzikarak gorputza sesitu. Gizon orro bat entzun du petik gora:
-Kasu emazu non finkatzen dituzun oinak!
-Nor da hor?
Esteban ohartzen da gizon bat dagoela karrika bazterrean bizkarra paretari, zangoak luzara, karrikan trebeska.
-Ni, nor? Etxegabeko pentsalaria! Karrika filosofoa....
Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a
Musika?
Egun batez hemen berean soinua zer den aipatu genuen eta musika ere. Erakutsi nahi nuke euskaraz badela musika eta musika nahiz ez diren anitzetan erabiltzen musika hitzak izaten ahal dituen beste erranahiak.
Musika euskarazko hitza dudarik gabe. Badira jende franko izena ere Mujica, Mugika, Muxika dutenak bainan hor musikarik ez da entzun behar. Bizkaian bada herri bat Muxika izena duena.
Baina trufatzen delarik,...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Euskadiko Industria Plan berriak kalitatezko enplegua sortzeko asmoz 15.900 milioi euro mobilizatu nahi ditu. Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak Euskadiren historiako pario handiena dela azpimarratu du. Gisa berean, erabaki ausartak hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du. Euskadiko Industria Plan berriaren baitan, Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro inbertituko ditu. Hori bakarrik ez, sektore pribatutik 12.000 milioi...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Euskadiko medikuek bat egin dute espainiar estatuan deitua izan den grebarekin. Besteak beste, ordutegiak eta guardiak arautzeko eskatu dute. Donostiako osasun langileak protesta egiteko kanpora atera dira. Donostialdeko OSIko traumatologo Sara Lizeagak azaldu duenez lanuzteak jarraipen handiagoa izaten ari dira ospitaleetan eta kontsulta espezializatuetan.
...Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Hainbat herritarrek "Erromesaldi herrikoia" egin dute, ekainaren 9tik 15era iragan dena. Aralarko San Migel santutegiko atea Pasaiatik, Albaola Itsas Kultur Faktoriatik, tenpluraino eramana izan da. Ate zaharberritua 2024ko urrian hautsia izan zen, eraso bandaliko baten ondorioz. Atea eramateko, ibilaldia zazpi etapetan egin da, atea artisau estiloan konpondua izan den lantegitik bere kokagunera arte. Atea idi-gurdiz eramana izan da, Albaolatik...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Eustatek 2024an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2023an baino %3,8 sortze gutiago kontatu ditu, 1975 urtetik geroztik izan kopuru ttipiena da. Sortzeen kopuru handiena 30 eta 34 urte bitarteko emazteena da, sortze guzien %34,3. Ondotik, 35 eta 39 urte arteko amen umetzeak daude (%33,4).
Araban da apaltze handiena izan 2.094 sortzerekin (-%5,5), ondotik Bizkaian 6.421 sortze izan dira (-%3,7) eta Gipuzkoan 4.422 (-%3,2). Ama guzien batez besteko adina 33,4...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016