Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Fiskaltzak helegitea pausatu dio Iratxe Sorzabal kargugabetu zuen Audientzia Nazionalaren maiatzeko erabakiari, eta auzia berriz egitea galdegin du. Duela bi aste, Auzitegi Nazionalak onartu zuen frogatua zela auzian akusatuari "tratu ankerrak" eman zizkiotela 2001eko martxoan arrastatu zutelarik, eta horien ondorioz hartu zuela bere gain Irungo atentatuaren eta bertze batzuen erantzukizuna. Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren Zigor Ataleko Batzordeak, ordea, gehiengo zabalez babestu du...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Gogora Memoriaren euskal Institutuak GALen biktimei buruzko lehen erakusketa monografikoa antolatuko du larrazkenean, Baionako Monbar Hoteleko atentatua gertatu zenetik 40 urte beteko direla baliatuz. Denbora berean, GALen hiru faseak azaltzeko ekitaldia ere antolatuko dute: "GAL berdeaâ, guardia zibilek osatua; "GAL urdinaâ, poliziek osatua; eta "mertzenarioen GALaâ
Bestalde, Gogorak bertze ekitaldi bat antolatzeko xedea du biktimen familiei ahotsa emateko....
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Nafarroako Gobernuak biktima gisa aitortu ditu Foru Erkidegoan tortura jasan zuten bertze 21 pertsona. Hori jakinarazi dute "Egiaren Garaia Da" dinamika osatzen duten Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei onarpena eta erreparazioa ematen dien 16/2019 Foru Legearen gerizan egin dira aitortza hauek.
Haatik, Egiari Zor-ek eta Nafarroako Torturatuen Sareak ohartarazi...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Milaka lagunek parte hartu dute Gure Esku dinamikak "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki" lelopean ekainaren 7an Bilbon antolatu nazio mailako mobilizazioan.
Gure Eskuk egun osorako egitarau zabala prestatua zuen. Goizetik hasi dira animazioak: bertsolariak, musika, pailazoak, erraldoiak, herri kirolak, eta abar. Manifestaldia 17:30ean abiatu da eta Bilboko Autonomia karrika jendez eta ikurrinaz bete da.
Manifestaldia hiriko udaletxera heldu delarik, Josu Etxaburu...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a
Arrapirua
Haurrak ukaitea familian gauza arraroa ez dela ez dut ukatuko bainan hortaz ere beste gai zonbaiten inguruan bezala jendeen ikusmoldea kanbiatu da dudarik gabe. Hainbesteraino non hitz batzu itzaltzen ari diren, haien erabiltzea minkor dela atzematen baitugu egungo egunetan. Adibide bat emanen dut ahateak egiten duen umearen izenaz, hots, arrapiruaz.
Gure aitamen denboran oraino familietan ez zen arraro haur anitz ukaitea,...
Gogoa hazi | 2025eko Ekainaren 12a
Anitz aipu da aurten esperantza. Hala nola Herria astekarian Ainhoak astekariaren 80 urteak aipatzerakoan, 80 urte iraun duen aldizkari hunek geroan ere iraun dezake denen parte hartzea lagun. Maite Irazoquik ere ederki esplikatu dauku esperantza ez dela besoak gurutze egoitea gero hobe baten menturan. Maitek gomendatzen dauku gauza konkretuetan aritzea, ametsetan egoiteko partez gure arazoak konponduko duen ez dakit zoin mirakuluren menturan. Esperantza ez da optimismo edo baikor...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016