Orotarik | 2025eko Ekainaren 05a
Antzerkia "in english" 5, 4 eta 3.endako!
Maiatzaren 16an ostiralez, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezlariren harrera egiteko plazer ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guziek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte, aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi orduz ingelesez trukatzeko parada...
Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 05a
Duela bost ehun urte, Germaniar Inperio Sainduko lurraldeetan, jazarraldi handi bat altxatu zen. 1525ean, iraultza baten itxura hartu zuen, oldartu ziren ehunka eta milaka laborari, baina ere hiri zenbaitetako langileak, funtsezko kanbiamenak gizartearen eta botereen antolakuntzan eskatu baitzituzten. Usu, iraultza hitza kausitu duten jazarraldientzat erabilia dela erraiten da. Horregatik, "Laborarien gerla" ez da hola deitua izan, gogorki zapaldua izan baitzen, baina dudarik gabe iraultza baten
Euskal diaspora | 2025eko Ekainaren 05a
SAN FRANTZISKO.
San Frantziskoko euskal komunitateak baditu proposamen interesgarriak inguru naturala bisitatu eta ezagutzeko, oinez edo bizikletan. Horietarik da "Mendigoizale Hike" izenekoa: jende talde bat tarteka biltzen da leku, paraje edo paisaia horietan barneratu eta egun goxoak pasatzeko. Izan ere, heldu den ebiakoitzean hala eginen dute, baina hirian barnako ibilbidea proposaturik, ekainaren 7an. Goizeko 8:00tan hasi eta, kasu huntan, euskaldunentzat...
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 29a
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak jakinarazi du ofizialki, maiatzaren 12an, berrogoi urte hauetan eramaiten zuen borroka armatua gelditu eta bere erakundea desegiten zuela. Geroak erranen dauku ibilbide berri bat idekitzen denez kurduentzat. Horretarako egiazko bake prozesu baten hautua eta funtsezko erabakiak hartu behar lituzke Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak.
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a
Zelaia eta ordokia
Norbaitek aipatu dit ea zelaia eta ordokia gauza bera ote zen euskaraz. Egia erran, bi izenen erranahia ez da erraz bereizten. Iduri luke zelaia eta ordokia erraiten dela leku batean ez delarik ez patarrik, ez aldaparik, ez maldarik.
Jende izenetan zelai izena gehiagotan agertzen da ordoki baino. Kirolari esker izen franko entzuten ditugu eta gure aitamek (aitak amak baino gehiago halere) errugbi munduan ezagutu...
Gogoa hazi | 2025eko Maiatzaren 29a
Bi hitz horiek, maizenik, ez dira elkarrekin lotzen, kasik bat bertzearen kontra diren hitzak dira. Haurra eta buraso, haurrak eta zaintzen dituzten pertsonak, haurra eta zoriona, eta abar, lotura zoriontsuak eta positiboak izaten dira gehienetan burura etortzen direnak. Haurrak inguratuak eta maitatuak direla pentsatzen da, eta heien gerizatzea denen lehia litzatekeela.
Barnetegi batzuetan gertatutakoak, erasotako haurren bakardade handia erakutsi dute. Gerizatzeko, babesteko den...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016