Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a
Iratxe Sorzabalen haritik, EH Bilduk deitoratu du: "buruzagi politiko eta instituzional batzuen eta komunikabideen isiltasuna oso esanguratsua da. Isiltasun zaratatsuan mantentzen dira eta isiltasun hori, une honetan, ekintza konplize bihurtzen da. Torturarekin jarduteko erabili den inpunitate-estalgian sakontzen du". Ildo horretan, EH Bilduk ohartarazi du "egiarik, aitortzarik eta erreparatzerik gabe ezinezkoa da, benetako bizikidetza demokratikoa eraikitzea".
Afera horretan,...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a
Lehen alea urtero izaten da albiste, baina aurten gehien nabarmendu dena salmenta prezioa izan da. Kiloa 120 eurotan saldu da Avileseko lonjan, iazko 339 euroetatik oso urrun. Itsasoan 18 egun eman ondoren, Goienkale ontziak 525 kilo hegaluze harrapatu ditu.
...Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a
Euskadiko Osasun Itunaren adituek "Lehen Arreta" indartzeko hainbat proposamen egin dituzte. Galdegina da psikologoak, optiko optometristak, nutrizionistak eta osasun administratzaileak gehitzea. Osasun administratzaileen eginbeharra izanen da pazienteen bereizketa egitea eta dagokion profesionalarengana bideratzea. Lantaldearen egitekoa ez da lehen arretaren egungo arazoei konponbidea aurkitzea (profesional falta), etorkizuneko eredua diseinatzea baizik....
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a
Urteetako gatazkari bukaera emateko asmoz, Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak Aralarko natur parkea datozen 10 urteetan kudeatzeko plana adostu da. Besteak beste, finantzazio eredua zehaztu da eta aurreikusi da estrategikotzat jotako hiru mendi bide zabaltzea. Akordioak Aralarko parke naturalaren oreka bilatzea du helburu eta bereziki abeltzaintza zaintzea. Aritzagako bidea egokitzea eta Elutxeta eta Pagabe inguruko larreetarako bide berriak zabaltzeko xedea da....
Gogoa hazi | 2025eko Maiatzaren 22a
Segitzen dugu Jacques Musset biblistaren liburuaren irakurketarekin: "Jésus pour les non-religieux À¢'€'" Rendre son humanité au prophète de Nazareth" (Ed. Karthala). Idazleak aitortzen du gaur egun Jesus "exkulturizatu" baten irudiaren aurkezpen tradizionalek arbuioa eta interes-eza eragiten dutela gure garaikide anitzen baitan. Hori horrela izanik, kristauei dagokien erronka da itxura horri nolabait herautsa kentzea, Jesusen izpiritua gaurkotzea, hau, azkenik, gure garaiko...
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a
Frantses iraultza denborako hilabete egunak
Jakina da gauza bat izendatzen duenak frangotan bere indarra erakutsi nahi duela eta bere ikusmoldea besteen gainetik ezarri nahi duela. Leku izenetan gertatzen da.
Frantses Iraultza agitu zelarik iraultzaileek erabaki zuten hiri anitzetako izenak kanbiatzea, zaharkituak zirelakoan edo erlisionearekin lotuegi zirelakoan edota ez baitziren aski frantsesak mintzairaren aldetik....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016