Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko akordioa

Lan gatazka luze baten ondotik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk hitzarmena sinatu dute. Haatik, ELAk ez du akordioarekin bat egin.

Hitzarmenaren arabera, eskola-orenak 21era murriztu behar dira Lehen Hezkuntzan (lehen maila) eta Haur Hezkuntzan (ama eskola) eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Gainera, hezkuntza publikoaren sektorean 800 langile gehiago hartuko dituzte.

Sindikatuetako ordezkariak kontent agertu dira langileen...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 15a

Kukumarro

Eñaut Etxamendiren soinuak eta onomatopeiak

Onomatopeia da soinu bat, zerbait adierazten duena edo deus adierazten ez duena. Ez naiz kantuaz mintzatzen. Onomatopeiak ezin hobeki erabiltzen dituztenak kantari edo idazle edo hizlari izan daitezke. Ber presunak bere baitan hiruak izaitea bakan gertatzen da bainan ezagun dira preseski ez baitira anitz.

Duela zonbait denbora gertatu zitzaidan Itziar Madina bere tesiaren mamia aipatzen...

Gogoa hazi | 2025eko Maiatzaren 15a

Indiano gogoeta eta Leon 14.

Leon 14 Illinois eskualdean sortua da. Estatu horren izena han bizi ziren algokin indianoetarik dator. Europarrek ekarri eritasunek baita ere haienganik jasan zapalkuntzek beren kopurua arras tikiarazi zuten. Gelditzen zirenak uxatuak izan ziren Oklahoma eta Kansas eskualdeetara. Garai latzak. Ondoko pentsaketa horiek, indiano aitzindari batenak omen, gogoan ibili ote zituzten beren desterru bortxatuan? Jende gaixo horien ondokoak gogoan ote ditu Aita Saindu berriak?

"Goizean...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 15a

Itsas bazterretik

Kike Amonarriz euskararen osasunaren babeslea gure kolegioan

Martxoaren 24an, astelehenez, Ziburu, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaian ospatzen ari den Euskararen sentsibilizazio hamabostaldia kari, Kike Amonarrizen bisita ukan genuen ikastegian. 3.eko eta 4.eko ikasle bolondresek parte hartu zuten mintzaldi honetan.

Kikek gaitzat "Euskararen osasunaren pertzepzioetatik, erabilera emendatzeko bideetara" hartuz, euskararen egoera...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 15a

Haziak mintzo

Eskolako besta

Apirilaren 5ean, larunbat goizez, Itsasuko San Josep eskolako ikasleek eskolako besta ospatu dute.

Aurtengo gaia euskal mitologia da. Ikasleek karraskan arizan dira ikusgarri pollit hori prestatzeko. CE eta CM-ko haurrek "Suaren sugarretan" antzerkia proposatu dute eta ama eskolako eta CP-ko ikasleek kantuak eta dantzak. Antzerkia, Hodei mutikoaren eta Itsasuko herritarren istorioa kondatzen du. Itsasun, udako...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 15a

Haziak loratzen

Dolores Ibárruri, No Pasarán!

La Pasionaria (1/4)

1989an gara, ni orain emazte zaharra naiz, 93 urte ditut eta biziki eri naiz, pneumonia dut. Nere ohetik, nere baitan joan-jinak egiten ditut nere bizitzan, hainbeste oroitzapen!

Gallartan, Bilboren ondoan, sortu nintzen 1895eko abenduaren 9an. Jadanik, nere aitzinean zortzi anai-arreba nituen, ni eta gero beste hiru etorri...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016