Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a
Bertso saioa 6 eta 3.endako
Piarres Larzabal kolegioko 6 eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Josu Txoperena bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.
Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 25ean asteartez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Irantzu Idoate bertsolari gazteen eskutik....
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a
Maskarada Altzaiko eskolan
Agur agur, Herria aldizkariko irakurle maiteak! Gü gira Altzaiko ikasleak!
Negü hontan, Altzaiko herriak dü maskarada antolatü. Beraz gük ere eskolan, maskarada ttipi bat antolatü dügü.
Lehenik, maskaradako Pitxu, Buhame Jauna eta Kabana jinarazi dütügü gelalat beren kargüa haiekin aipatzeko, beren aholküen emaiteko.
Gero irakasleek kargüak banatü dütie ikasleen artean...
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a
Dolores Ibárruri, No Pasarán!
La Pasionaria (2/4)
Naturalki, nere senarra izanen zen Julian Ruiz ezagutu nuen, bera ere, nere aita bezala lurpeko meatzaria zen, Muskizetik heldu zen, noski militantea zen, militante sozialista.
1916an ezkondu ginen. Elgarrekin militantzia segitu genuen, bereziki 1917an, Greba orokorrean parte hartu genuen.
Greba hau, nere bizian, momentu...
Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 22a
1945eko udaberrian, deportazioaren lehen lekukotasunak familietara heldu ziren, gutun bidez. Jean-Pierre Castaingts behaskandarrak, Larribarreko eskolako irakasle zena, bere familiari idatzi zuen, apirilaren 27an. Gerla denboran, erresistentzian sartu zen, lotura-agente gisa. Gutunak eta informazioak demarkazio mugan gaindi transmititzen zituen. Baina, 1943ko abenduaren 7an, Lyonen, non Brutus sarearentzat misio bat betetzen ari zen, Gestapoak atxilotu zuen.
Euskal diaspora | 2025eko Maiatzaren 22a
AUSTRALIANOAK.
Heldu den ekainaren 14an larunbatarekin, Euskal Australiar Elkarteak(EAE) 2025eko bazkari-elgarretaratzeaeginen du. Australian ala Euskal Herrian sortu, baina lokarri euskal-australiarra duten bere kide eta lagunen bilgune den bazkari eta egun-pasa hau, urte osoan igurikatu jarduera da komunitate huntako lagunentzat. Oroit dezagun sail huntako...
Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 15a
Maiatzaren lehena, langileen eguna iragan da ontasun eta irabazien partekatze zuzenagoko batentzat usaiako eskakizun eta salaketekin. Lan munduko beste iraultza bat abiatua da lau eguneko astearekin. Batzuen ametsa errealitatea bilakatzen ari da hainbat herritan. Islandiak du aitzina hartu, 6 urtez gauzatu baita lau eguneko astea hango langile gehienentzat. Langileak baikor dira eta enpresen irabaziak garatu dira. Esperientzia bera hedatzen ari da munduko hainbat herritan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016