Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 08a

Hego Euskal Herriko gazteria berant emantzipatzen

Azken ikerketaren arabera, 30 urteren inguruan dago Hegoaldean gurasoengandik burujabetza lortzeko bataz besteko adina, azken hamarkadan igan da. 18 eta 34 urte arteko gazteen %30a gurasoen etxetik kanpo bizi da, Europako batez bestekoa baino %20 gutiago. Azkenik egin inkesta guziek argi uzten dute Euskal Herriko gazteen arazo nagusietako bat etxebizitza dela. Gero eta zailagoa da gurasoen etxetik joatea. Hots, burujabetza eskuratzeko batez besteko adina EAE...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 08a

Gazteen zailtasun larrienak

Etxebizitza eta soldatak: gaur gaurkoz, diru-sarrerak dituzten 59.000 gazte inguru daude burujabetza eskuratzeko etxebizitza baten beharrean. Gazte horiek aipatzen dituzten oztopo nagusiak etxebizitzaren prezioa (erosteko ala alokatzeko) eta diru-sarrera nahikorik ez ukaitea dira. Erantzunen artean daude, etxebizitza-eskaintzaren eskasia lehentasunezko lekuan, lan-egonkortasun eza, mailegu-kreditu bat eskuratzeko zailtasuna eta higiezinen agentziek edo jabeek gazteei alokatzeko dituzten...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 08a

Asteko lanaldia: 37,5 ordukoa

Asteko lanaldia 40 orenetarik 37,5 ordura murrizteko lege proiektua Ministroen Kontseiluan onartu da. Ondoren, lege testua Diputatuen Kongresura igorria izan da eta eztabaidak hasiko dira. Ohi bezala, koalizio gobernuak gogor lan egin beharko du babesak eskuratzeko, PP eta Junts kontra agertuko baitira. Halaber, lege-proposamenak ez du patronalaren babesik eskuratuko. Pasa den abenduan, Yolanda Diaz ministroa buru den lan ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen soldata jaitsi...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 08a

Eguzki plakak eta entsaladak/patatak landa berean

Neikerrek abiatu du belarki funtsetan azpiegitura agro-voltaikoak ezartzeko proiektua, Espainiako estatuko handiena izanen da. Neker-ek Arkautin inaugurazio ekitaldia antolatu du. Lur azalera bera erabiliko da laborantzarako eta eguzki-energia panelen bidez elektrizitatea lortzeko. Guzira, 212 modulu fotovoltaiko instalatu dira, 8.000 metro koadrotan banatuta. Gaurdanik, Araban instalazio agro-voltaiko esperimental berritzailea martxan da. Besteak beste, aztertzeko posible ote den lursail...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 08a

Gipuzkoako larreen irekitzea

Gipuzkoako Aldundiak larreen irekitze ofiziala egin du Berastegiko Gorosmendi gainean. Gipuzkoako 32 menditan zehar banatutako, 10.455 hektarea inguru osatzen duten larreetara iganen dituzte 544 abeltzainek beren abereak.

...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 08a

Kukumarro

Zorria, zorri arrapiztua

Basa-ihize ttipia aipatuko dugu, zorria hots, fama onik ez duena eta gaizki ikusia dena. Egungo egunean bitxo hori ez da lehen bezainbat jasan behar, nahiz oraino baden bazterretan eta nahiz eskoletan bultaka entzuten den kanpaina egin behar dela zorrien kontra.

Zorria euskarak mintzatzeko manera anitzetan sartu du iduri bailuke gauza franko biltzen duela bere barnean, hots itsusi izatea, ttipi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016