Orotarik | 2025eko Maiatzaren 01a

Mintzatzea, hitz egitea eta berba egitea eta elhestan

Norbaitek galdegin dit gauza bera zenez mintzaira eta hizkuntza. Egia erran, bi hitz badituzte populu gehienek mintzatzeari buruz; alde batetik, bakoitzak badu hitz bat bere mintzaira berezia deitzeko bere mintzairan. Guk dugun mintzaira berezia euskara deitzen dugu: euskara ez dakiten gehienek "euskara" hitza ez dute ezagutzen, basque, vasco, basco erranen dute. Bainan euskaratik kanpo, zerbaiten adierazteko gizakiak duen mintzaira deitzeko hitz bat baino gehiago badago euskaraz,...

Gogoa hazi | 2025eko Maiatzaren 01a

Frantxoa artzain ona

Pausatu zauku Frantxoa. Alta, azken hatseraino nahi ukan du bere artaldearen artean egon. Pazko egunaz oraino bere ardi multzoaren itzulia egina zuen. Biharamunean bota du bere azken asperena. Eta nahiz zonbeit hilabete hauetan gaizki zela baginakien, hunen joaiteak jo du mundu guzia.

Inarrosaldi gaitza

Zer atxikiko dugu Frantxoak 12 urtez Aita Saindu gisa uzten daukunaz?

Oroit gira Laudato Si entziklikaren bidez nola bota duen oihu samina...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 01a

Itsas bazterretik

Donibane Lohizuneko Ramiro Arrue lizeoaren bisita

Kolegioko zenbait ikaslek, orientazio bidea argitzeko asmoz, Donibane Lohizuneko Ramiro Arrue lizeoa bisitatu zuten martxoaren 10ean.

Bertako formakuntzak ezagutzeko aukera ukan zuten eta baita hainbat tresna erabiltzeko parada ere, hala nola, logistika arloko ibilgailuak; zinez interesgarria eta dibertigarria izan zen.

Datorren urterako erabaki egokia hartzeko lagungarri...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 01a

Haziak loratzen

Baratzea

Udaberria hor dugu, oraindik egunak luzatzen ari dira eta baratzearen egiteko garaia heldu zaigu. Euskal Herrian, baserriko baratzeak oso garrantzitsuak izan dira betidanik. Hainbat elikagai, janari tradizionalaren oinarriak dira: zerealak, barazkiak eta fruta-arbolak eskaintzen dituzte. Gaur egun, ez da bakarrik gure lanaren emaitza biltzeko eta ondotik jateko, baizik eta benetako aisialdia gure gorputza lasaitzeko eta buruari...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 01a

Haziak mintzo

Proiektu eder baten sortzea: Haikuak Dantzan

Gu Senpereko Arretxea kolegioko ikasle taldea gira. Udaberrian, dantza ikusgarria egin dugu Larreko gelan, Senperen. Ideia zen ikusgarria egitea euskaraz beste kolegioekin "Printemps des Poètes"-en garaian. Bi aste pasatu ditugu proiektu huntan, martxoaren 17tik 28ra. Arretxea kolegioko 6. eta 5. euskal elebidunak eta Kattalin Elizalde Ikastetxeko 6.ak, dantzatu dugu goizeko bi lehen orduetan....

Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 01a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (4/5)

Bere soldaduen akidura eta arazo logistikoengatik, Stalinek, otsail erditan, bi hilabeteko pausa erabaki zuen. Chtemenko jeneralaren arabera, "Berlini buruz ofentsibaren segitzea gelditzerik gabe ezinezkoa bilakatu zen". Orduan, Stalinek zuhurtziaz jokatzea hautatu zuen. Garaipena segura zen, orduan ez zen arriskurik hartu behar. Baina, pausa horrek ez zuen sobera iraun behar, mendebaldean anglo-amerikarrak gero eta lasterrago aitzinatzen ari baitziren.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016