Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 01a
Aitzineko ortzegunean, Madagaskarren iragan den Indiar Itsasoko Komisioaren gailurreko bilkuran historiazaleen talde bitarikoa sortzea aipatu du Emmanuel Macron frantses presidenteak, kolonizazioa eta deskolonizazioko gertakari ilunak argitzeko eta barkamenak galdegiteko. Kolonialismoak biktima anitz egin eta kalte handiak ekarri ditu Madagaskarren bezala Afrikan, Asian edo Haitin. Egiari bere bidea zor zaio.
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 01a
Barakaldoko Argalario mendian parke eolikoa eraikitzeko xedea bazuen Belgikako enpresa batek, baina Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzua horren kontra atera da. Parke eolikoa Argalarion ezartzeko proposamena duela bi urte aurkeztu zuen enpresak: orotara, bortz haize errota ezarri nahi zituzten mendi gainean. Errota bakoitzak 91 metroko goratasuna luke eta 57 metro zabaleko palak lituzke. Diputazioko teknikarien arabera, proiektuak kalte eginen lioke ingurumenari, eta...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 01a
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroarekin bildu dira Kongresuan, Espainiako Gobernuak EBn euskararen ofizialtasuna erdiesteko egin dituen urratsak azaltzeko.
Kanpo Arazoetako iturrien arabera, Albaresek EBn euskararen ofizialtasuna lortzeko egin diren aitzinamenduak aztertu ditu, berriki Espainiar Estatuko hiru hizkuntza koofizialak "Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen osoko bilkuran erabili ahal...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 01a
Gernikak 1937ko apirilaren 26an faxistengandik pairatu zuen bonbardaketa gogora ekartzeko ekitaldiak iragan dira joan den ortziralean eta larunbatean. Karia horretara, Nazio Batuen Erakundeko Zibilizazioen Aliantzak sustatu duen "Bakearen aldeko oihua" ekimena abiatu dute, Miguel Angel Moratinos erakundearen goi-ordezkariarekin.
Apirilaren 25eko ekitaldia - Egitarau instituzionala abiatzeko ekitaldi gisa, Auschwitzeko kontzentrazio-eremua aurkitzen den...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 01a
Errota kautxuak ekoizten dituen Bridgestone Basauri lantegian greba mugimendua abiatua da azken aste hauetan, zuzendaritzak langileen %40 kanporatzeko xedea baitu, hots, 831 langileetarik 335.
Apirilaren 24an langileen ordezkariak enplegu-erregulazioko txostenaren negoziaketa-mahaiarekin bildu ziren. Kanpoko birkokapenen plana aurkeztua izan zen orduan, baina ez zen adostasunik lortu. Sindikatuek industria-plan bat galdegin zuten berriz, enplegu-erregulazio txostenaren kontra agertu...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 01a
Gasteizko katedral zaharra eraberritzeko lanak joan den astean bururatu dira. 25 urte iraun dute eta 50 milioi euro gosta dira. Santa Maria katedral zaharra gotiko estilokoa da eta XII. mendean eraikia izan zen. Biziki andeatua eta erortzeko arriskuan izanez, 1994an abiatu zen zaharberritze prozesua.
Obrek iraun duten 25 urteetan, bi milioi bisitari pasatu dira katedraletik, "Obretan eta irekita" izeneko programa batean. Horri esker, turistek zuzenean ikusi ahal ukan dituzte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016