Euskal diaspora | 2025eko Maiatzaren 01a
FRESNO, KALIFORNIA.
Sartu gira beste urte batez maiatzean, eta Estatu Batuetan, urteko euskal pikniken sasoinean,ebiakoitzean, maiatzaren 3an, Fresnoko Euskal Etxearen euskal piknik edo besta baita, urte guziz pikniketarik lehena. Ohi bezala Campos familia erroibartarraren lekuan eginen da, kabalkada, meza (10:00) aita Antton Egiguren omoniera emaile (online zuzenean
Mundu zabalean | 2025eko Apirilaren 24a Mundu osoan, milioika haur, lan egitera behartuak dira, eskoletarik urrun izaiteaz gain, beren osasuna arriskuan ezarria da. Gobernuz Kanpoko Erakunde anitzek haurren eskubideen urraketa larri hori salatzen dute, egoera horren kontra borrokatzen dira, laguntza humanitarioa ekarriz.160 milioi haur lan bortxatuaren biktimak
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a
Aita Mari laguntza itsasontziak berrikitan beste 125 pertsona salbatu ditu. Bi ontzitan zihoazen migratzaileak lagundu eta, Italiak Cataniako portuan lehorreratzeko baimena eman zion. Aita Mariko laguntzaileek 106 heldu (96 gizon eta 10 emazte) eta 19 adingabe salbatu dituzte, horietan haurdun diren bi emazte. Lagundu pertsonen jatorrizko herrialdeak: Eritrea, Etiopia, Pakistan, Sudan, Egipto, Togo, Nigeria, Ginea Konakry, Kamerun, Beni, Ghana eta Niger....
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a
Espainiako Aldizkari Ofizialak eta Nafarroakoak, argitaratu dute trafiko arloko eskumenen eskualdatzeko dekretua. Nafarroako Foru Erkidegoa hirugarren autonomia-erkidegoa da, Euskadiren eta Kataluniaren ondotik, errepideen zaintza eta isunen kudeaketa beregain hartuko duena. Txostenean agertzen da: "eskumen esklusibo hori berreskuratzeko, autogobernua garatzen jarraitzen da, zerbitzu eta jarduera guzietan foru poliziak jardun dadila bermatzeko". Errepideen...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a
Ernai gazte erakundeak deituta, Berriozarren manifestazioa egin dute, "adierazpen askatasuna" zaintzeko. "Eskuin erreakzionarioak eta espainolistak ezarri oztopoek" mehatxatuta direla Ernaik deitoratu du. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak azaldu duenez, hilabeteetan egin duten "lana oztopatzeko asmoz, lobby eta alderdi ultraeskuindar batzuk gure kontrako estrategia martxan jarri dute. Auzitegi Nazionalean gu kriminalizatzen saiatu dira, gure herria iraganera kondenatuz. Memoria osoa...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a
400 medikuk izena eman dute Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan. Epea apirilaren 4an ireki da, eta astebetean ehunka galde igorriak izan dira. Hautagai gehienek osasun sisteman jadanik lan egiten dute. Deialdiak guzira 143 toki ukanen ditu: 108 orotako medikuntzan, 18 pediatrian, 12 ospitalez kanpoko psikiatrian eta 5 ospitalez kanpoko haur psikiatrian. Toki horien zabaltzearen helburua da bereziki zailak diren osasungintzako lanpostuak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016