Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Aberri Eguna

Euskal Herria Batera plataformak Aberri Egun bateratua ospatzeko ekitaldi kulturala egin du apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen. Alderdi eta sindikatu abertzaleen eta eragile sozialen ordezkari anitzek erantzun diote deialdiari eta EAJ eta EH Bildu alderdiek ordezkaritza zabala izan dute ospakizunean.

"Zer garen ospatu eta zer izan nahi dugun aldarrikatzeko" xedez antolatu ekitaldia sokadantza batekin abiatu da. Hor agertu dira, eskuz esku, bertzeak bertze, Eusko Legebiltzarreko...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 17a

Kukumarro

Sakela

Arropetan sosen edo diruaren sartzeko sakola baduzu, sakola, zarpa edo patrika. Sos anitz edo guti izanki ere, hitz bat beraz gure sakolaz.

Sakela edo sakola, ororen buru, latinetik heldu da: SACCUS baita bainan frantsesetik iraganik, "sac" hitzak gure zakua eman baitu eta bazen lehenik frantsesez zaku ttipia "saquel" edo "sachel", "sachet" deitzen zena. "Saquel"-etik sakel eta...

Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 17a

Bakea eta gerla

Biak lotuak dira, bat ez dabil bertzea gabe, aldiz ez dira sekulan elkarrekin ber denboran. Gerla egiten ote da bakea aurkitzeko edo bakea bi gerlen arteko denbora ote da? Historiak erakusten du bakea betiko nahia dela eta gatazkak beti eta beti itzultzen direla, nahi ala ez. "Inork ez du aukeratzen gerla gerlarentzat egitea" dio Aristote filosofo greziarrak; beraz bakea gerlaren helburua litzateke? Gerla ote da bakearen lortzeko bide bakarra edo bakeak gerla ezeztatzea ote du bere baitan?...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 17a

Haziak loratzen

Piarresen istorioa: nire autobiografia (2/2)

1940an preso hartu ninduten alemanek eta Alemaniako hegoaldeko atxilo-zelai batera eraman ninduten. Zelai hau deitzen zuten Stalag.

1942an, ihes egin nuen nire emazteak janari-paketeetan bidali zizkidan paper faltsuei esker. Seinalatzen zidan paperak zein paketetan kukutuak ziren euskarazko hitzei esker.

Alemanian eta Frantzian zehar ibili nintzen Parisetik pasatuz. Garai hartan, Frantzia...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 17a

Haziak mintzo

Bigoudi pailazoaren bisita

Bigoudi pailazoa da. Gure eskolarat etorri da zirkoa irakasteko haur guzieri. Diaboloa, eskuketa eta txinatar azietak (pilotak, zapiak eta eraztunak) irakatsi dizkigu. Lehenik zaila zen, pistak oraindik zailak dira bainan aski untsa arribatzen gira hala ere. Bigoudik erakutsi dizkigu pilota ikusgarriak pilota bereziekin. Biziki azkarra da.

Ekilibristako bola eta rola bolaren gainean ibili gira: ez da...

Ba ote dakixu? | 2025eko Apirilaren 17a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (2/5)

1945eko urtarrilaren 12an, Armada Gorriak, eta lehenik Koniev militar buruzagiaren gizonek (Ukrainako lehen frontea), ofentsiba nagusia piztu zuen. Kasik bi orenez, sobietar artilleriak ikaragarriko erasoa eraman zuen, Armada Gorriko batailoi indartsuenak engaiatu aitzin. Eguerdiko, 10 kilometroz aitzinatu ziren. Konievek bere armada blindatuak hedatu zituen. Urtarrilaren 14an, frontea hautsia izan zen eta alemaniar 4. Panzer-Armada suntsitua. Ber egunean, Armada Gorriaren Bielorrusiako lehen fr


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016