Ba ote dakixu? | 2025eko Apirilaren 10a

Alemaniar kapitulazioa eta Aliatuen garaipena (1/5)

Aliatuek Ardenetako alemaniar kontra-erasoari zailtasun handiarekin buru egin zioten eta, azkenean, 1945eko urtarrilean, gaina hartu zuten. 1918an, Alemaniak ez zituen gerlaren bortizkeriak ezagutu bere lurraldean (horregatik, "bizkarrean (emana izan zen) punal ukaldika"-ren leienda hedatu zen alemaniar biztanleen artean). Aldi huntan, alderantziz, gerlako itsuskeriak alemaniar lurrera eramanak izan ziren.

Euskal diaspora | 2025eko Apirilaren 10a

Bruselan Hordago, Erramu Igandea, Zabalbeaskoa eta Aberri Eguna

BRUSELA.

Mus txapelketa antolatu du Bruselako Euskal Etxeak (BEE) aste huntako ebiakoitzean, apirilaren 12an, 15:00etarik goiti elkartearen egoitza berrian (153 Émile Féron, 1060 Brusela-San Gilles). Nornahik parte har dezake, prezioa 25 euro/bikoteka, eta bazkideek kitorik. Aise bazkidetzeko bidea da, bazkide bazira eskubideak biltzen baitituzu Euskal Etxearen gainerateko ekitaldietarako. Bazkidetza arrunta, 30 euro pertsonaka; 25 euro gazteentzat; eta 50 euro...

Mundu zabalean | 2025eko Apirilaren 03a

Etorkinak ez dira gaiztagileak

Gaiztagin gehiago badela etorkinetan deklaratu du, duela bi aste, prentsa guziaren aitzinean, Jean Marie Girier gure prefetak, Frantziako Gobernu berriko immigrazio politikaz arduratzen diren ministroen katixima errepikatuz. Bainan egiatzat emana den sentimendu hori gezur handia dela frogatzen dute azken urte hauetan eginak diren nazioarteko ikerketa zientifiko guziek.

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 03a

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea - Adostasunik ez Hezkuntza Publikoan - Karrikan lo egiten duten migratzaileen sustenguz - Trumpek ezarri muga-zergen eragina EAEko enpresetan - 3.500 eurorainoko laguntzak auto berria erosteko - EAJren IX. Batzar Nagusia

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea

Duela 80 urte bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, eta orduan askatu zituzten nazien kontzentrazio eremuak. Urteburu horren karietara, omenaldiak eta memoria ekitaldiak antolatuko dira Europa osoan. Euskal Herrian gaia landu duten elkarte memorialistek ere urtemuga baliatu nahi dute ahanzturan erori den errealitatea gogora ekartzeko. Horregatik, Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea 1940-1945 sortu dute,...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 03a

Kukumarro

Sagarroia

Ondoko lerroetan sagarroia aipatu nahi nuke. Sagarroiaz irakurri ditudan gauza pollitenak Lucien Etxezaharretak bururatu ditu.

Sagarroi-eguna izanen da beraz Herrian agertzen den kronika hau nahiz ez dudan uste sagarroi-egunik nehon ere ospatzen denik. Sagardo-eguna bai, eta beharbada arrazoin amiñi bat badukegu sagarroia eta sagardoa elkarrekin lotzeko.

Euskaraz hiru hitz badira bederen basihizi ttipi...

Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 03a

Sinetsi nahi dugu!

Azkaingo eliza bete betea zen, jende anitz xutik zegoen: Jean-Michel Laduchen ehorzketak ziren. Elizkizuna molde ederrean zihoan, kantu eta otoitz. Huna nun aitzinatzen den Graxi Solorzano. Lekukotasun hunkigarri baten mentura, seguraski kuraia ematen duten hitz goxoez josia, elkartasunaren adierazgarri. Lehen hitzak bide hortarik abiatu ziren baina laster, bihotzaren zolatik heldu zitzaion oihua zela ohartu zen jendea, adi adi zegoela. Eztiki eta fermuki partekatu digu bere kredoa Graxik,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016