Hegoaldean | 2025eko Martxoaren 27a
Hegoaldean arrantza maldan behera
EAEko arrantza-sektoreak urteetan dabil egoera zailean, aktibitatea eta enplegua galtzen duela. Elikadura ohiturak aldatu dira, arrain-kontsumoa jautsi da, langileen kopuruan eragina ukan du. Gipuzkoan eta Bizkaian arrantzan aritzen diren ontzien kopurua azken bi hamarkadetan erdira murriztu da. Ondorioz, arrantzaleen kopurua %48z apaldu da, 3.568tik 1.885era.
Gauza bera gertatzen da arrandegi tradizionalen kopuruarekin, 2008. urtetik %42,6z...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Zedarria eta mugarria
Duela zonbait hilabete, Baigorrin B. Irigarai eta Manu Iñarra entzun nituen zedarriak eta mugarriak aipatzen. Ezagunenak frantses eta espainol estatuen arteko mugan daude baina beste anitz badira herrien artean, oihan bazterretan, alor ipuruetan hots ontasunen artean emanak direnak: harri bat ez balin bada ematen bada beste molderik zedarriaren lana egiteko: pezoia, hesia edo arbola bera...
Muga da bi jende,...
Gogoa hazi | 2025eko Martxoaren 27a
"XAEA-XII"engoitik denek badakikezue Elon Musk-en bost urteko semearen "izena"dela. Aski ikusia dugu pantaila eta kazeta guzietan, Washingtongo White Houseko bulegoan, aita Elon, buruz, begiz eta besoz gora, bere handi-mandian, semea sorbalden gainean, Donald Magalandeko presidentearen aldamenean.
X AE A-12 eman zioten izena. Kode sekretu baten modukoa. Munduak ez zuen ulertzen. Pentsatzen zuten Musk eta orduko Claire Boucher emaztea, haurraren ama, arraileriaz ari zirela. Ikur bitxi...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Pinfuvote finala!
2025. urtearen hasierarekin batera, Olagarroa elkarteko lehen txapelketaren amaierara iritsi gara.
6 eta 5.eko 15 taldeek eta 3 eta 4.eko 6 taldeek parte hartu dute pinfuvote txapelketan.
Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean, lehen 10/4 sailkatuek kanporaketak jokatu dituzte.
Azken aste horietan finalak jokatu dira giro bikainean.
Parte hartze handia izan da hirugarren edizio...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Asiako liztorra
Otsailaren 20an, Zuraideko De Bilbao erlezainaren bisita ukan dugu Asiako liztorra harrapatzearen inportantziaz hitz egiteko.Erran behar da intsektu hori arriskutsua dela erleentzat. Negu bukaera huntan, hibernatzetik justu ateratzen diren erreginen harrapatzeko momentua da. Hortarako, plastikozko botila bat hartu behar da. Bi zilo eginez bazterretan, 20zl garagardo edo arno xuri baita ere fruitu gorrien ziropa isurtzen da...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Ran Tan Plan (2/2)
Gertu zen lagun baten etxean zegoen eta Daltonek ebatsi zizkioten behiak eta su-armak, beraz ihes zihoazenari jarraitu zen. Elkar topatu genuen eta Lucky Lukek aurkitu zuen ebasleen trapu bat usainarazi zidan. Berehala, usainaren aztarna segitu nuen eta Averell topatu nuen. Gosetua zen eta jan nahi ninduen. Ze beldurra! Segidan, Lucky Lukengana bueltatu nintzen, nere lankideak Lucky Lukekin utzi baininduten....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016